San Migel eliza
FITXA
Izena: San Migel eliza
Herria: Aizarnazabal
Helbidea: Herriko plaza,8
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVIII, XX
hiribildua.Época: Aro Berria
Estiloa: Barrokoa, Errenazentista
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gune jakinetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Eliza hau Aizarnazabal udalerri gipuzkoarreko herrigunean aurkitzen da, Urola Kostan. Ez dakigu noiz eraiki zen, baina hainbat elementuk XVI. mendean berreraiki zutela erakusten dute.
Gurutze latindar formako oinplanoa du elizak eta habearte bakarra. Hiru atal ditu, ertz gangaz estalita. Arku fajoiek bereizten dituzte atalak, baina arkuek, horman sartuta daudenez, ez dute euskarririk, eta kanpoan horiei dagozkien kontrahorma edo ostikoak ageri dira. Teilatua isurki hiruangeluarreko piezaz osatuta eta erlaitzean bermatuta dago, baina ez du hegalik. Burualdea angeluzuzena da.
Argia koruan dagoen okulu batetik, gurutzadurako beso bakoitzean dagoen bao angeluzuzen banatatik eta epistola aldeko beste bao batetik sartzen da. Barrualdea, harlanduz egindako arkuak eta baoak izan ezik, emokatuta dago.
Kanpoaldean arkupe bat dago oinean, zirkuluerdiko arkuekin, eta horietako batek 1777 data darama. Arkupe horrek XVI. mendeko sarrera bat babesten du. Epistola aldeko horman atari bat dago, bi zutabe toskanarren gainean, eta horietako batek 1784 data du. Oinaren aldeko horma harlanduz egina da, baita alde nobleak ere. Gainerakoa, berriz, manposteria emokatua da.
Ebanjelio aldean oinplano karratu dorre bat ageri da, hainbat bolarekin errematatua.
Aldare nagusia San Migeli eskainita dago. Alboetan beste erretaula batzuk ere badira.