Itzuli orri osora

San Martin parrokia

FITXA

Izena: San Martin parrokia

Herria: Leza

Helbidea: Konstituzio plaza,8

Auzotegi: Leza

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gune jakinetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak gangetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Lezako parrokia duen garaieragatik eta gotorleku itxuragatik nabarmentzen da. Dorre bat du burualdeari atxikita, eta sakristia iparraldean dago. Badakigu dorrea eta sakristia Joan Olate harginaren lana direla, baita 1620 baino lehenago hasi zela horretan ere. Koruak harrizko karel bat izan zuen 1819 arte, eta orduan ordezkatu zuten gaur egun dagoen burdinazkoarekin.

Eraikinak oinplano basilikala du, bi ataleko habeartea eta burualde oktogono formakoa. Barrualdea estua eta oso garaia da. Nerbio gangaz estalita dago, eta horiek apaindura naturalista duten Berant Erdi Aroko mentsulen gainean oinarritzen dira (XVI. mendekoak). Tenpluaren oinean koru bikaina du, zutabe balaustradadun handietan bermatzen den arku eskartzano baten gainean; arkuaren gainean friso bat ageri da, aingeru, lehoi, zomorro eta burezurren erliebeak dituena. Enjutetan apostoluen eta animalien medailoiak ageri dira apaingarri gisa. Arkuari zutabe batzuek eusten diote. Koruko karela burdinazkoa da, eta behe koruak nerbio ganga du.

Sarbidea oineko atalean dago, eta hego-mendebaldeko angeluan gotorlekuaren aztarnak eta saieterak ditu, horietako batzuk, portada gainekoak, arku batez errematatuak. Portadaren goiko aldean lau arku luze ageri dira, ingurabideari zegozkionak, baita gordeleku irten baten aztarnak ere.

Portada nagusia iparraldeko horman dago, eta Arabako Berant Erdi Aroko portadarik ikusgarrienetakoa da. Arku karpanela du arku zorrotzeko arkibolta ugarirekin, horietako asko baketoidunak. Arkiboltetarik hiru, arkua eta trasdosa zein kapitelak landare motiboz apainduta daude. Arkuaren kanpoaldea errematatuz oso konopio ikusgarria dago, San Martinen irudiarekin mainel azpian. Tinpanoan San Martinen beste taila bat dago, bere kapa urratzen ari dela, XI. mendean bertan ipinia. Portada inguratuz pinakuluak, koskak eta, goiko aldean, erlaitz apain txiki bat ageri dira.

Horma hori oso itxia da, eta kontrahorma sendoz indartuta dago.

Argia hegoaldean dagoen leiho angeluzuzen batetik sartzen da, zeinak moldura lodiak dituen, baita lehen ataleko XVI. mendeko leiho higatu batetik eta burualdearen hegoaldean dagoen saietera batetik ere; azken hori arku faltsu lerronahasi formakoa da eta, gaur egun dorreak ixten duenez, Andra Mari batentzako nitxoa da.

Sakristiak lauki formako oinplanoa du, eta gangaz estalita dago.

Kanpandorreak ere lauki formako oinplanoa du, pilastrak ditu angeluetan, eta erlaitz irten batez errematatuta dago harrizko balaustradekin. Goiko gorputza oktogono formakoa da, kanpaientzako arkuekin eta leiho obalo formakoekin; linterna txiki bat duen esferaerdiko kapitel batek errematatzen du dorrea.

Eliza, kanpotik eta barrutik, eta sakristia harlanduz eginak dira.

Barrualdeko elementuei dagokienez, jatorrizko erretaula Arabako Bergantzu herrira eraman zutela aipatu behar da. Berpizkundearen eta barrokoaren arteko trantsizio garaikoa zen. Gaur egungo erretaula neoklasikoa da, eta ez du balio artistiko handirik.