Itzuli orri osora

San Pedro ermita

FITXA

Izena: San Pedro ermita

Herria: Lemoa

Auzotegi: Elorriaga, 5

Eskualde: Arratia

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ermita

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Baserri estilokoa

Balioa: Nahiko ona

Kontsebazioa: Ona oro har

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

San Pedro ermita Lemoako udalerri bizkaitarrean dago, Durangaldean. Ermitatik gertu hainbat baserri daude: Latako, Txoane, Goikoko, Etxebarria, Iturriz, Otxane eta Izertza.

San Pedro ermita baserri estilokoa da, oinplano angeluzuzena du, eta ermitako sarrera aldean bi isurkiko teilatua luzatzen da; horrek, era berean, arkupearen estalkia osatzen du. Luzapen hori harrizko oinarria duten zutabeen gainean bermatzen da. Fatxadak zurezko itxitura du.

Manposteriazko hormetan erromatarren garaiko zazpi estela daude, gerora ere berriro erabili zirenak, eta horietan ikonografi eta epigrafi motibo zenbait ikus daitezke. Ermitako ertzak harlanduz indartuta daude.