Itzuli orri osora

San Pedro eliza

FITXA

Izena: San Pedro eliza

Herria: Gasteiz

Helbidea: Siervas De Jesus, 19

Auzotegi: Erdi Aroko Erdigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI, XVIII, XIX

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XIV, XVI

Estiloa: Barrokoa, Historizista

Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Kanpandorrea eta arkupea ditu elizak, Erdi Aroko erdigunean dago, eta Udaletxearen Babes Berezia izateko eskubidea du.

Badirudi hor bazegoela XIII. mendearen lehen erdian eraikin bat sartaldetik harresiari atxikita eraiki zena; oraindik ere nabari zaio eraikinari defentsarako egina izan zela. Geroztik gauza asko erantsi zaio eta askotan berritu da: korua XV. mendekoa da, XVIII. mendearen hasieran jaso zen kanpandorrea, eta XIX. mendearen azkenaldian eraikina ia erabat eraberritu zen. Garai honetakoa da Fausto Iñiguez de Betolazararen gidaritzapean egin zen arkupea ere. Elizaren hego aldean udaletxeak kale berri bat zabaldu zuenean egin zen arkupea. Eratxekita dagoen sakristia ere garai honetan egin zen. 1969. urtean eraberritu egin zen.

Oinplano latindar formakoa du elizak, hiru habearte ditu hiru ataletan zatituta eta gurutzadura bost ataletan zatituta. Burualdean lau kapera daude, laurak sortaldera begira. Handienak zazpi hormatal ditu eta albokoek bost, eta kanpoaldetik kontrahormekin edo ostikoekin indartuta daude.

Gurutze ganga bakunak ditu nerbio diagonalekin, koruan eta gurutzadurako eskuin muturrean izan ezik, non gangak tertzeletekin apainduta dauden. Habearteen inguruan ikusten diren bi kaperek XVI. mendean ohi ziren bezalakoxe ganga izartuak dituzte. Gangak burualdean pilare oktogono formakoetan bermatuta daude, habearteetako gangak, berriz, zutabeetan.

Antzinako sarbidea orain bosgarren kaperari legokiokeen puntuan dago, harresiari eta beste eraikuntza batzuei atxikita dagoelako.

Alava, Subijana, Calleja.... eta banderizoen borroketan nabarmendu ziren familia askoren ikur heraldiko eta armarri asko ikusten da barruan. Irudi eskultoriko interesgarri asko dago, bestalde.