Itzuli orri osora

San Pedro eliza

FITXA

Izena: San Pedro eliza

Herria: Eskoriatza

Helbidea: Zarimutz,1

Auzotegi: Zarimutz

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XIV, XVI

Estiloa: Erromanikoa, Gotikoa, Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Zarimutz auzoan dago, Debagoieneko Eskoriatza udalerri gipuzkoarrean.

Elizak oinplano angeluzuzena du, hiru ataleko habearte bakarra ilargixka gangaz estalita, eta arkuak mentsuletan bermatuta. Absidea ere angeluzuzena da. Argia goi koruan dagoen leiho batetik sartzen da, eta korua elizaren oinean dago, arku karpanel baten gainean. Beste leiho bat ere badu absidean, eta beste bat habeartean, epistola aldean; alde horretan bertan dago bataiarria, seguruenik erromanikoa.

Manposteriaz egina da, kanpoaldean zarpail emokatua, eta kontrahorma batzuek indartzen dute. Leiho inguruetan eta ertzetan harlanduak ageri dira. Oinean dago sarrera, arkupe eder batek babestuta, zeinean zirkuluerdiko sei arku dauden pilare baten gainean. Azken arkuak, muturretakoak, fatxadatik irteten dira. Zurezkoa da estalkia.

Kanpandorrea hegoaldeko eta mendebaldeko fatxaden angeluari erantsita dago. Lehen atala angeluzuzena da, eta bigarrena oktogono formakoa, eta alde bakoitzean kanpaiak hartzeko bao bana dago. Gurutze batek errematatzen du.

Absidean ojiba leiho baten goiko aldea gordetzen da, horman sartutako bloke bakar batean, eta sinbolo astrolatikoak dauzka grabatuta. Abside barruan San Pedrori eskainitako erretaula xume bat dago, eta alboetan beste erretaula bana, berdinak, Arrosarioko Ama Birjinari eta San Joseri eskainiak. Sagrarioa nabarmentzen da, hain da-eta ederra. Gainera, hainbat oihal margotu daude, eta, ebanjelio aldean, pulpitu bat.