Itzuli orri osora

San Nikolas Barikoaren eliza

FITXA

Izena: San Nikolas Barikoaren eliza

Herria: Zigoitia

Helbidea: Igaperra,14

Auzotegi: Zestafe

Eskualde: Gorbeialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Estiloa: Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Eskasa oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak estalkietako zenbait gunetan. Akats larriak zenbait elementu apaingarritan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau Arabako Zigoitia herriko Zestafe auzoan, goialdean, dago, Gorbeia inguruan.

Areto erako oinplanoa du, habeartea hiru ataletan zatituta eta burualde laua, kanoi erdiko gangarekin estalia. Gangak arku fajoiak ditu pilastren gainean jarrita. Erlaitz neoklasiko bat du eraikinak. Burualdeko sarreran zutabeerdien gainean arku bat ageri da; zutabeerdi horiek hautsita daude, eta goiko zatia bakarrik geratzen zaie, kapitelek dekorazio eskematikoa dutela. Habearteko lehen atalean Erdi Aroko estalki bat aurkitu dute. Oinean koru bakun bat dago, zurezko balaustrada batekin. Nerbio eta lokailu ganga batez estalita dago sakristia, eta erdiko habeartearekin zirkulu bat eratzen du. Manposteriaz egina da eraikina, ertzak harlanduxkaz eta baoen inguruak harlanduz. Erdi Aroko portada nabarmentzen da; arku zorrotza du zutabeetan bermatuta. Horien kapiteletan, askotan ohi denez, anderea eta zalduna ageri dira, harrapariak jaten, animaliak... Zarpail eginda daude eta eskematikoak dira.

Burualdean bi bao: bata, sortaldean, zirkuluerdiko arkuarekin, okulu itsu bat gainean duela, eta bestea, hegoaldean, hau ere zirkuluerdiko arkuarekin. Bi zutaberen gainean daude biak, eta horien kapitelek landare dekorazio eskematikoa dute.

Sartaldeko fatxadak harlanduzko kanpai horma du, kanpaientzako bi hutsarte dituela eta errematea eraitsita.

Barruan ez da ageri erretaularik; bazen, baina bertatik atera zuten berritzeko asmotan eta oraindik lehenean da, berritu gabe alegia.