Itzuli orri osora

San Migel Aretxinagakoaren ermita

FITXA

Izena: San Migel Aretxinagakoaren ermita

Herria: Markina-Xemein

Helbidea: Arretxinaga etorbidea,24

Auzotegi: Arretxinaga etorbidea

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Ermita

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1741

Akatsak: Akats txikiak oro har gangetan. Akats txikiak zenbait elementu apaingarritan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Jose Lizardi

Deskripzioa eta oharrak:

Markina ondoan dago ermita hau, Arretxinaga auzoan. Leku horretan ermita bat bazegoela esaten duen agiri bat bada 1451koa; 1626ko agiri bat ere bada urte hartan aldarea sagaratu zela esaten duena. 1736tik 1741era egin zuen oraingo ermita Jose Lizardik.

Erdiko planta hexagono formakoa du elizak, eta ganga sei atalez osatua. Giltzarria landarez apainduta ageri da kupula . Kanoi erdiko sei ganga txikik bateratzen dituzte sei pilareak, eta horiek sei kapera erradial eratzen dituzte; horien erdian goi koru bat dago. Eskailera kiribildu batetik igotzen da bertara.

Sarbideak ateburua du moldura bakun batekin; alde banatan bao bana dago dintelarekin. Fatxada kanpai horma barroko batek errematatzen du, eta kanpai hormak bao bakarra du. Saieteretatik sartzen da barrura argia.

Manposteriazkoa da eraikina; ertzak, baoen markuak eta kanpai horma harlanduzkoak dira.

Eliz barruan kuartzozko hiru bloke handi ikusten dira San Migelen irudiarekin; irudia gotiko berantiarrari dagokio. Azpimarragarri dira San Migelen erretaula barrokoa eta San Jazintoren irudi bat, baita Santa Poloniaren margolan bat ere.