Itzuli orri osora

Santa Kruz Humilladeroa

FITXA

Izena: Santa Kruz Humilladeroa

Herria: Hernani

Helbidea: Elizatxo, d-3

Auzotegi: Elizatxo

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Humilladeroa

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Hiri estiloa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1767

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Beste Izenak: Elizatxo

Deskripzioa eta oharrak:

Erdi Aroko herrigunean dago, Elizatxo auzora joateko igaro behar den aldapa txiki batean.

Lehenbiziko humilladeroa 1570. urtekoa zen. Oraingoa 1767. urtekoa da eta, Frantzisko Ibero arkitektoaren gidaritzapean, lehen zegoen tokitik herriko ate ondora aldatu zuten, horrela errepidea hobetzeko.

Oinplano angeluzuzena du eraikinak eta estalkiak bi isurki ditu; guztia burdin forjatuzko gurutze batek errematatzen du. Humilladeroetan ohi den bezala, hiru horma itsu ditu, eta aurrealdea irekia du burdin sare handi batekin babestuta. Hareharrizko zutabe batek eusten dio taulamenduari. Kanpoaldea manposteriazko hormatxo batek babesten du, gune hiruangeluarra eratuz.

Aldapan dagoelako, manposteriazko oinarri baten gainean jaso zuten; beste guztia, izkinetako harlanduzko ertzak izan ezik, adreilu emokatuzkoa da.

Barrua -estalki laua du- erabat emokatuta eta zurituta dago. Aldare txiki batean gurutze bat ikusten da. Gurutzea zutabe ildaskatu batean tinkatuta dago eta erliebe bat du basan eta kapitela molorrika-hostoekin; kapitel hau antzinako gurutzadura batetik ekarria da bertara. Gurutzean Kristo dago gurutziltzatuta; anatomia gutxi landua du. Gurutzearen oinean Ama Birjinaren eta San Joanen irudiak daude.