Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundekoaren eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Herria: Gaubea

Helbidea: Buenos Aires, 11

Auzotegi: Tosta

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XI

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XV, XVII, XX

Estiloa: Erromanikoa

Beste Estiloak: Gotikoa, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Eraberrituta dago.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak estalkietako zenbait gunetan. Akats txikiak gangetako zenbai gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arkupea eta kanpandorrea ditu elizak eta Tosta auzoan aurkitzen da.

XII. mende hondarrean eta XIII. lehen laurdenean altxatu zen; arabar protogotikoaren eredu garbi-garbia da eta, horrexegatik, eskualdeko eraikinik nabarmenena.

Oinplano angeluzuzena du elizak, habearte bakarra hiru atalekin eta burualde oktogono formakoa. Burgosko eskolaren eragina nabari da absidean: kanpoaldean, leihoen gainean, arku handiak ageri dira kontrahorma sendoetan bermatuta.

Habeartea ojiba ganga batekin estaltzen da. Pareka antolatutako zutabe erdietan oinarrituta dago ganga, eta zutabeerdi horietan arku fajoi zorrotzak daude bermatuta. Badira beste zutabeerdi batzuk ere okergunearentzat eta nerbioentzat; formula bera, hispaniar-languedocar esaten zaiona, erabili zuten 1111n Tarragonako katedralean eta Arabako Armentian.

Pilare horiek, ondoan, bi zutabetxo dituzte angeluetan; horiek fuste bakuneko pilare erromanikoak, sortakatuak, eta abar dira. Gangetako arkuak erdiko giltzarrian batzen dira.

Alboko kaperak geroago eginak dira. Eskuineko kaperak gurutze ganga du eta horman alderik alde inposta leun bat; ezkerreko kaperak arkitrabea du zurezko eta igeltsuzko egiturarekin.

Sakristiak, hau ere geroago egin zen, ganga ilargixkaduna du eta kartelaz apainduta dago, eta horman armarri bat ageri da. Ezkerreko horman bada sakristia-kapera bat nerbio ganga izartua duena.

Portadak arkiboltak ditu eta horietan, garai hartako ikonografiaren bidetik, landare, animali, geometri eta giza irudiak ageri dira. Herrialdeko arkiboltarik ederrenak dira. Portada gorenean, mailakatuta, zazpi irudi ateratzen dira, guztiak Ama Birjinaren Deikundeari eta Epifaniari dagozkionak. Portadak, inposta leunaren gainean, arku beheratua du.

Kanpai horma hasierako gotiko estilokoa da. Nabarmena da oina, bi arku zorrotz itsurekin, kanpai multzoaren azpian.

Arkupea galeria arkupeduna da, inpostan bermatutako zirkuluerdiko bi arkurekin; pilare gainean dago inposta bermatuta. Galeriak arkitrabeak ditu eta zurezko eta igeltsuzko egitura. Bi arkuen artean eguzki erlojua ikusten da 1795 datarekin.

Kanpandorrea, elizako oinari atxikia, XVII. mendekoa da eta bi gorputz ditu.

Bost leihatetatik sartzen da argia. Leihoek arku bana dute zutabetxoetan bermatuta.

Elizako armarri zatitua oso elementu esanguratsua da. Eskuinean zuhaitz bat ageri da, enborra hiru bandarekin gurutzatuta duela. Zuhaitzaren alde banatan otso bana ageri da. Ezkerraldeko zatian hamahiru izar ageri dira landan, eta azpian hiru dorreko gaztelu bat. Armarria San Andresen gurutzeekin hornituta dago.

Oso ederra da erretaula nagusia, Berpizkunde garaikoa, XVI. mende hondarrekoa, 1650etik 1670era urreztatua; orain ezker alboko erretaulan kokatuta dago. Beste bi erretaulak XVII. mendekoak dira eta margolan eta zutabe barrokoz apainduta daude.

Bada Erdi Aroko bataiarri bat ere, Ama Birjina Zuriaren irudiak ere badira, Andra Mari eitekoak, 1300. urtekoak.