Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundearen eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundearen eliza

Herria: Bakio

Helbidea: Basigo, 6

Auzotegi: Basigo

Eskualde: Mungialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XIX

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Erromanikoa, Neoklasikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Donejakueko kostaldeko antzinako bideko aztarnarik gordetzen duen Bizkaiko herri bakarrenetakoa da Bakio: San Pelaio eliza erromanikoa da horren lekuko. Hemen Andre Maria Jasokundekoaren elizaz arituko gara. Daitekeena da eraikin hau X. mende aldera eraikia izatea, baina gaur egun ikus daitekeena askoz geroagokoa da, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan zaharberritze lan ugari egin baitzen.

Eraikin exentua da, oinplano angeluzuzena eta habearte bakarra dituena, isurki anitzeko estalkiarekin. Hauexek dira bere arkitekturaren elementurik aipagarrienak:

Dorrea, bi gorputzekoa: behekoa zabalagoa da eta, erremate gisa eta goiko gorputzetik bereiziz, bat eta pinakulu boladunak ditu; goiko gorputza estuagoa da eta kanpandorre ere bada.

Fatxada elizaren oinean dago, eta bertan aurkitzen da sarrera nagusia, arku zorrotz batekin eta alde banatan ur bedeinkatu ontziekin.

Zurezko arkupe batek inguratzen du manposteriazko eta harlanduzko hormak dituen eliza hau.