Itzuli orri osora

Andre Maria Doloreetakoaren eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Doloreetakoaren eliza

Herria: Antzuola

Helbidea: Herriko plaza

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVI, XIX, XX

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1525

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Antzuolarrek bizitzeko kokalekutzat leku ordokia aukeratu zutenean eraiki zen eliza hau, izan ere Uzarragako ordu arteko parrokia urruti samar geratzen zitzaien. Tripoliko gotzainak 1525ean sagaratu zuen.

Gurutze latindar formako oinplanoa du, habearte bakarra abside angeluzuzenarekin, gurutzadura eta hiru atal. Habeartea kanoi erdiko ilargixka gangak estaltzen du, eta gurutzadura ganga esfera formakoak. Ebanjelarien irudiekin apaindutako petxinen gainean dago bermatuta ganga. Erdiko arku eskartzanoaren eta alboetako zirkuluerdiko arku estuen gainean dago korua, elizaren oinean. Arku horiek zutabeetan bermatuta daude; bien bitartean, burdin forjatuzko bi zutabetxok barrua irmotzen dute. Korupean oraindik nabari da garai batean bataiarria zegoen gunea. Inpostaren maila berean, elizaren inguru guztian, absidearen aurreko aldean izan ezik, galeria bat dago. Bi alboetan habeartearen atal bakoitzean, eta gurutzadurako besoetan berebat, bao bana dago, eta horietatik sartzen da argia barrura.

Kanpoaldean, aparejua manposteria agerikoa da; baoen inguruan eta ertzetan, alabaina, harlanduzkoa. Kanpoaldean kontrahormak ditu eta harrizko erlaitzak ematen die murruei gaina. Bi sarbide dira: bata oinean arku dintelduarekin eta bestea gurutzaduran, ebanjelio aldean, portada barroko bakun batekin. "L" itxurako arkupe batek babesten ditu sarbideok, biak bateratuz; arkupe horrek zirkuluerdiko zazpi arku ditu.

Oinean elizari atxikita dago kanpandorrea. Sekzio karratua erakusten du beheko atalean eta oktogono formakoa goikoan, zirkuluerdiko baoekin. Arbelezko estalki zorrotz batek ematen dio gaina, alde bakoitzean bao obalatu bat duela, eta linternatxo batek errematatzen du, zeinak kanpaia eta gainean burdin forjatuzko gurutze bat dituen. 1866 data ageri da idatzita. Sakristia burualdeari erantsita dago.

Erretaula nagusia korintoar ordenakoa da, 1794koa, bertan agerian adierazten denez. Izarraizko haitzurdinez eginda dago. Alboetan erretaula bikiak daude eta ebanjelio aldekoan Doloreetako Andre Mariaren irudi bat ageri da; gurutzadurako besoetan ere badira erretaulak.