Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundearen eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundearen eliza

Herria: Albiztur

Helbidea: Simon Labaien,z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona. Zenbait gune jakinetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Akatsak: Akats larriak zenbait elementu apaingarri jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

XVII. mendea baino lehen badirudi oso-osorik zurezko eraikina zela, metro bat edo metro pare bateko manposteriazko paretak zituena. 1625ean hasi ziren egungo harrizko eliza berria altxatzen. Lehenbiziko diseinuak huts egin eta gero, eliza berria egiteko lana Joan Martinez Agirre azkoitiarraren esku geratu zenean hasi ziren gaur egun ikus daitekeen eraikina jasotzen. XVIII. mendean bukatuta zegoen.

Gurutze latindar formako eliza da, habearte bakarra du eta absidea burualde zuzenarekin. Lau atal ditu ilargixka gangaz estalita, eta gurutzaduran kupula du petxina gainean. Petxina horien gainean Nekaldiko sinboloak ageri dira. Atalak arku fajoiz bereizita daude; arkuok hormari atxikitako pilastren gainean bermatuta daude, eta elizaren luzera guztian moldura batez hornituta. Goi korua du arku karpanel baten gainean, eta ebanjelio aldean dagoen eskailera batetik joaten da bertara. Barrua emokatuta dago, harlandu agerikoz inguratuta dauden arku, pilastra eta moldurak izan ezik.

Kanpoaldea kareharrizko harlanduz egina dago eta kontrahorma sail batekin sendotuta. Azpimarragarri da, sortaldetik izan ezik, eraikina inguratzen duen eliz ataria. Ipar eta hegoaldeko fatxadan, zutabeetan bermatuta dago eliz ataria, eta zurezko zutoinetan sartaldean.

Kanpandorreak, ipar fatxadari atxikita, ez du eliz ataria eteten, oinarrian zirkuluerdiko arku batzuez zulatuta baitago, eliz atariak segida izan dezan. Oinean arku dinteldu bat dago, gingilak osatzen dituen moldura eder batez inguratuta, eta zurezko ate landu bat du burdinazko errematxeekin.

Kanpandorreak lau zati ditu. Erlaitz bikoitza du, bata kanpandorrean barrena luzatzen den elizari dagokiona eta bestea goiko azken zatiari gaina ematen diona. Azken zati horretan zirkuluerdiko hutsarte bat dago kanpaientzat. Gorenean bolak ageri dira, eta ezkilategia kanpaiekin eta burdinazko gurutzea.

Ebanjelio aldean dago sakristia elizari atxikita. Aurrealdetik lau leiho angeluzuzen txaranbeldu ditu gainjarrita, eta beste hainbeste leiho txaranbeldu gabe. Alboko horma batean ez da leihorik ageri; bestean, berriz, leiho txiki bat ageri da.

Erretaula nagusia, Jose Mungizoren diseinuarekin Joan Elias Intxaumandiagak egina, barrokoa da, eta Andre Maria Jasokundekoaren eta santu batzuen irudiekin apainduta dago. Alboetako erretaulak bikiak dira eta ebanjelio aldekoa Ama Doloreetakoari eta epistolakoa Arrosariokoari eskainita daude. Gurutzaduraren besoetan erretaula barroko bikiak daude, ebanjelio aldekoa San Ignaziori eskainia eta epistolakoa San Migeli. Ebanjelio aldekoa San Ignaziori eskaini zitzaion Gipuzkoako Batzar Nagusiek halaxe eskatu zutelako. Joan Zialzetek egin zuen, 1644. urtean. Badira beste imajina batzuk ere, esate baterako San Antoniorena gurutzadurako besoan, baita Jesusen Bihotzarena eta Jesus Gurutzearekin ere ebanjelio aldean. Epistola aldean Ama Birjinaren Bihotzaren, San Gregorioren eta behe koruan Kristo gurutziltzatuaren irudiak daude.