San Salbador eliza
FITXA
Izena: San Salbador eliza
Herria: Getaria
Helbidea: Kale Nagusia, 39
Auzotegi: Herrigunea
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XIV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XV, XVI, XVII
Estiloa: Gotikoa, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Duen arkitekturagatik eta barruan gordetzen duen historiagatik Gipuzkoako elizarik berezienetakoa da Getariako San Salbador. Elizaren lehen egitura 1420an bukaturik bazegoen ere, alboko hormak, portada eta kanpandorrea geroxeagokoak dira. Gipuzkoako Ermandadeko Batzar Nagusien egoitza izan zen, eta bertan bataiatu zuten Joan Sebastian Elkano itsasturia.
Oinplano trapezio formakoa du, angeluzuzen irregularrekoa, lurrari egokitzeko honelaxe egin behar izan baitzuten. Hiru habearte ditu, erdikoa alboko biak baino aise garaiagoa, burualdea angeluzuzen formakoa du, eta presbiterioa zorua baino askoz gorago dago. Gurutze gangaz estalita dago eliza; izartua eta konplexuagoa da erdiko habeartekoa, bakunak dira bi alboetakoak.
Alboetako kontrahormek eusten diote batez ere elizari, zeinak arbotante batzuen bidez dauden hormei erantsita. Barrura sartzeko bi sarrera ditu elizak. Lehenbizikoak portada barroko ordena joniarrekoaren eitea du. Beste sarrera mendebaldeko fatxadan dago: zirkuluerdiko arkua du, tinpanoan arku lobulatu bat duela.
San Salbadorrek, gainera, triforio jarraitu bat du hiru gunetan alderik alde. Beheko gunean arrosa kalatu lobulatuak ageri dira, goikoan harlauza zulatuak zirkuluerdiko arkuarekin eta, erdikoan, bao estu batzuk oso mainel mehez banatuta.