Itzuli orri osora

Andre Maria Jasokundekoaren eliza

FITXA

Izena: Andre Maria Jasokundekoaren eliza

Herria: Zestoa

Helbidea: Asentzio kalea, 9

Auzotegi: Aizarna

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV, XVII, XVIII

Estiloa: Barrokoa, Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Beste Izenak: Aizarnako Andre Mariaren eliza

Autorea: Pedro Altzega

Deskripzioa eta oharrak:

Ataripea eta kanpandorrea dituen eliza hau Aizarna auzoan dago, elizak, plazak eta Santo Kristoren kaperak osatzen duten multzoaren barruan.

Eraikina XVI. mendean eraiki zen Pedro Altzegaren planoei jarraituz. Gero, XVII. eta XVIII. mendeetan, eraberritu egin zuten.

Elizak habearte bakarra du, oso zabala, hiru ataletan banatua. Gainera, abside poligonala du eta gurutze gangako estalkia, giltzarri dekoratutakoekin. Nabarmena da koru azpiko atala, tertzeletez osatua. Horman sartuta daudela diruditen eta oinarri eta kapitel klasikoak dituzten zutabeetan bermatzen da ganga.

Absidearen alde banatan kapera bana dago. Ezkerrekoa, Ega-Granadako Duke-dukesena, XVI. mendekoa da, estilo gotiko flamigeroan egina, eta bertan Anberesko Eskolako triptiko flandestar bat dago. Beste aldean Kanarietako Gotzainaren kapera. Estilo gotiko zaharragoa du, kanoi zorrotzeko gangarekin eta, berezitasun gisa, sarrerako arkuan landuta fraide aulki baten moduko bat ageri da.

Argia eskuinaldeko lehenengo bi ataletan dauden bi leiho angeluzuzenetatik eta elizaren oinean dauden leihatila ñimiñoetatik sartzen da.

Kanpoaldean, eraikineko sarrera xumea babestuz, zirkuluerdiko hiru arkuk osatutako ataripea nabarmentzen da.

Fatxadan zehar hainbat kontrahorma edo ostiko ageri dira.

Gainean, eskola zaharrak dauden ataripeak gordeta, Martin Armendiarena omen den portada platereskoa dago. Arkibolta zirkuluerdikoen bitartez txaranbeldutako egitura du, eta horien abiapuntuan dekorazio gotikoa ageri da. Mainel batek zatitzen du ate bikoitza, eta honek, soka dekorazioaz gain, idulki batean, Ama Birjinaren eta Umearen irudi bat du. Irudiaren errezela maskor bat da. Idulkia eta errezela portadaren alde bakoitzean agertzen dira berriro ere, baina bertan zeuden eskulturak galdu egin dira.

Mendebaldeko hormaren kanpoaldean, hilerriari itsatsita dagoenean alegia, kapera gotiko bat dago, Berpizkunde garaiko lanak sartu ahal izateko ia desegin zutena; gaur egun behin-behineko hezurleku bilakatu da.

Horma horretan bertan orain itxita dagoen arku zorrotzeko sarrera bat ikus daiteke, gaur egungo elizaren aurretik Erdi Aroan zegoenaren aztarna.

Azkenik, alboko atearen ondoan grabatu ebakidun bat ageri da, herri estiloko irudi arraro batekin eta 1727 datarekin.

Elizaren oinean dago kanpandorrea eta hiru atal ditu, saietera gisako zulo estu batzuekin.

Eliza harlanduz egina da.

Eliz barruan erretaula nagusia nabarmentzen da, XVIII. mendekoa, barroko estilokoa.