Itzuli orri osora

Estibalizko Santitegia

FITXA

Izena: Estibalizko Santitegia

Herria: Gasteiz

Helbidea: Villafranca, z/g

Auzotegi: Villafranca

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XIII, XX

Estiloa: Erromanikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Estibalizko Santutegia, arabar erromanikoaren monumenturik esanguratsuenetakoa, muino batean dago, Argandoña herrixka gainean.

Andre Maria Estibalizkoari eskainita dago eliza eta oso maitatua da, Arabako zaindaria baita.

Estiloz erromanikoa da, baina elementu protogotikoak ere baditu. Santiago Ospitalea izan zen luzaz Santutegiaren jabea, baina erakunde horrek Udalaren eta Foru Aldundiaren esku utzi zuen. Aldundiak, 1904an, erabat eraberritu zuen.

Korurako azken atala handitu egin zen, eta horrek badu zerikusirik beneditarrentzat eraiki zen monasterioarekin. Beneditarrek kudeatzen dute Santutegia 1923. urteaz gero.

Monumentu historiko-artistiko aldarrikatu zuten 1931n.

Elizak gurutze latindar formako oinplanoa du gurutzadura handi batekin, habearte bakarra hiru ataletan zatituta, eta hiru kapera asimetriko burualdean, elkarren artean bereizita. Gurutzadura XVIII. mendekoa da eta ojiba gangaz estalita dago. Kanoi ganga zorrotza du bere bi ataletan eta arku fajoiz hornituta ageri da.

Askoz geroago erantsi zitzaion korua.

Ate nagusia, "spaciosa" ere esaten zaiona, hegoaldean dago, gurutzaduraren altueran, eta dituen apaingarri eskultorikoengatik bera da elizako gauzarik nabarmenena.

Eliza manposteriaz egina da, ilaratan ongi moldatuta, eta harlanduarekin konbinaturik elementurik nabarmenetan, hala nola portada, ertz, abside eta elementu apaingarrietan.

Oso ederra da eliz barruko Estibalizko Andre Mariaren irudia, XII. mendekoa.