Itzuli orri osora

Erresidentziako eliza

FITXA

Izena: Erresidentziako eliza

Herria: Bilbo

Helbidea: Urkijo Zumarkalea, 7

Auzotegi: Abanto

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Estiloa: Historizista

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1891

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Beste Izenak: Jesusen Bihotzaren eliza

Autorea: Jose Maria Basterra

Deskripzioa eta oharrak:

Erresidentziako Eliza edo, beste izen ezagun batekin esanda, Jesusen Bihotzarena, Bilboko enblematikoenetakoa da.

Hiru habearte ditu eta sei atal, abside oktogonalarekin. Gurutze gangaz estalita daude habearteak, eta albokoen gainean, tribuna balitz bezala, bi galeria jarraitu handi daude. Arku hirulobulatu formako baoetan beirate batzuk ikus daitezke. Sarbideak arku zorrotza du arkiboltekin eta gabletearekin, eta horien gainean ilara bat bao txiki eta arrosa leiho bat ageri dira. Fatxada bi pinakulu handik errematatzen dute alboetan.

Barrua apain-apaina da: zutabeak, pilareak... den-denak margotuta daude. Erretaula nagusian sartuta Jesusen Bihotzaren irudi bat ageri da. Elizaren oinean goi koru bat dago.