Itzuli orri osora

Ermuko Andre Mariaren santutegia

FITXA

Izena: Ermuko Andre Mariaren santutegia

Herria: Laudio

Helbidea: Dubris, z/g

Auzotegi: Dubris

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Santutegia

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV

Estiloa: Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gunetan.

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txiliak estalkietako zenbait gunetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Elizak arkupea eta dorre exentua ditu, eta Laudioko Dubris auzoan dago. Oinplano angeluzuzena du, XVI. mendeko lehen zatikoa, eta bi habearte eta bi atal, zutabetxoetan oinarritutako gurutze ganga batek estaltzen dituena.

Oinean, goian, korua dago, eta gurutzaduran bi kapera.

Eskuinaldean portada ikus daiteke, arku molduratua duena, kanpoaldetik konopiala.

Oinean beste sarrera bat dago, dobela handiko arku zorrotz batekin.

XVI. mendeko arkupea eskuinaldean dago, zirkuluerdiko sei arkurekin eta isuri bateko zurezko estalkiarekin.

Arkupeko ekialdeko muturrean bi ataleko kapera bat zabaltzen da, ganga trenkatuekin. Kanpoaldean 1634 data ageri da, ordukoa baita eraikina, baita benefiziodunen idazkun bat ere. Burualdean bi gorputz ditu erantsita, bata eskuinaldean, bao dinteldu eta forjazko itxiturarekin, eta bestea ezkerrean, berez zutabe zuzenen gainean dagoen estalpe bat dena.

Argia trazeriazko arrosa leihoetatik sartzen da, eta horiek XVI. mendeko ereduari jarraituz eginda daude. Argia absideko leihateetatik ere sartzen da: hauek arku zorrotz molduratuan irekitzen dira, eta kanpoaldean konopialak dira. Leihate horietako batzuek XVI. mendeko beira leihoen aztarnak gordetzen dituzte. Ezkerraldean, burualde ondoan, leiho zatitu bat ikus daiteke.

Oinean dorre exentu bat dago, XVI. mendekoa, oinplano angeluzuzenekoa; eskailera kiribila du, eta bertako sarrera estua eta arku zorrotzekoa da. Gorputz hau errematatzen duen kanpai horma bi baokoa da.

Eliz barruan, burualdean, eskola burgostarreko erretaula nagusia dago, platereskoa, kalbario eder batek errematatua. Bankuan lau ebanjelariak daude, eta lehen eta bigarren gorputzetan hainbat motibo, besteak beste Gurtza, Ikustaldia...

Nabarmena da bi aingerurekin dagoen Ama Birjina estilizatuaren multzoa, kalitate handiko lan flandestarra. Alboetako erretaulak San Sebastiani, San Joan Bataiatzaileari eta XIII. mendeko Andra Mari bati daude eskainita, eta kultuko beste objektu zenbait ere badago. Burualdean nitxo bat du, frontoi hiruangeluarrarekin eta mentsula gotiko batekin.

Arkupeko kaperan Erdi Aroko Ama Birjina bat dago Umearekin, Salako Andre Maria deritzana, XVIII. mendeko apaingarri barroko batez inguratuta, eliz barruko kapera batetik eraman zutena.