Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Ondarroa
Helbidea: Kalehandi, z/g
Auzotegi: Parte Zaharra
Eskualde: Lea-Artibai
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Mendea: XV
hiribildua.Época: Erdi Aroa
Beste Mendeak: XVIII, XIX
Estiloa: Gotikoa
Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Ona oro har.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa
Eraikintza Data: 1802
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa
Autorea: Silvestre Perez
Herriko erdigune historikoan aurkitzen da eliza, kanpandorrea du eta ingurabidea. Eliza terraza artifizial baten gainean dago eraikita, eta terraza hori harlanduzko zazpi arku eskartzano gangadunez eratuta dago.
Eliza altxatzen 1462an hasi ziren, sakristia egiten 1750ean eta kanpandorrea XX. mende hasieran.
Hiru habearte eta lau atal ditu elizak, burualde zuzenarekin. Alboko habearteek erdikoak baino garaiera txikiagoa dute.
Erdiko habeartea luzeran kate batez eta nerbioak markaturik dituen gurutze ganga batez estalita dago. Zutabe neoklasikoetan bermatuta dago ganga; zutabe horietatik arku zorrotzak jaiotzen dira, eta hauek atalak bereizten dituzte.
Oinean goi koru bat dago, eta hau alboko habearteetan luzatzen da.
Iparraldeko fatxadan dagoen arku zorrozpetik sartzen da barrura; arkuaren dintelean armarri bat ageri da. Fatxada honetan hasten da pasealekua.
Hiru bao zorrotzetatik eta sortaldean dauden bi leiho biribiletatik sartzen da barrura argia. Kanpoaldean bao itsuak ageri dira.
Barruan, ezkerreko habeartea bukatzen den puntuan, erdian, erretaula errenazentista bat dago San Andresen irudiarekin. Aldare nagusian eta alboko habearteetan erretaula barrokoak daude.