Itzuli orri osora

Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Santa Maria eliza

Herria: Agurain

Helbidea: Nagusia, 80

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XV, XVII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Zenbait gune jakinetan eskasa.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats larriak gangetan eta zenbait elementu apaingarrietan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Hirigunearen iparraldera dago eliza. Estilo gotiko berantiarrean egin zen eliza-gotorleku hau, eta garai batean harresiko zatia zen. San Joan elizarekin batera hau da arkitektura erlijioso arabarrak duen elizarik interesgarrienetakoa. Zer ikusi asko da barruan, esate baterako, erretaula nagusia, korua eta kaperak.

Garai batean bertan zegoen eliza baten gainean eraiki zen, XV. mende bukaeran eta XVI. mende hasieran. 1984. urtean Monumentu Nazional izendatu zuten.

Oinplano angeluzuzena du elizak; hiru habearte ditu eta erdikoa alboetakoa baino altuagoa eta zabalagoa da. Erdikoan dago burualdea. Gangarik zaharrena burualdean dagoena da: erradiala da eta aurreko atalean arku gurutzatuak ditu.

Behe koruko ganga, giltzarri eder-ederrez hornitua, benetan bikaina da: XVI. mendeko Euskal Herriko dekorazio arte errenazentistaren erakuskari aparta.

Koru plateresko edergarri bikainez betea nabarmentzen da behe korua; koruan, aurreko aldean, Karlos V.aren armarri inperiala ageri da.

Sakristia XVII. mendekoa da, zabala eta bakuna, eta izkinan balkoi handi bat du.

Ipar fatxadako oinaren muturrean, albo batean, sarbide bat dago.

Mendebaldeko fatxadan dago portada nagusi gotikoa, eta XVI. mende hasierakoa da, burgostar-hispano-flamenko erakoa. XVII. mendeko kanpai hormak ematen dio gaina fatxadari; kanpai horman zirkuluerdiko hiru bao daude pilastra eta piramideekin apainduta, eta bolaz hornitutako frontoi batekin koroatuta.

Burualdearen kanpoaldetik oso kontrahorma edo ostiko mailakatu handiak daude.

XVI. mendeko baoetatik sartzen da argia, eta habearte nagusia eta albokoa argitzen ditu.

Harlanduz egina da eliza.

Barruan erretaula nagusia, Lope de Larrea aguraindar eskultoreak eginikoa, nabarmentzen da beste ororen gainetik; Arabako Berant Berpizkundeko fase erromanistako multzorik esanguratsuenetakoa da.

Erretaula nagusia 1992. urtean zaharberritu zen.