Itzuli orri osora

Beneditarren Komentua

FITXA

Izena: Beneditarren Komentua

Herria: Lazkao

Helbidea: Hiribarren,z/g

Auzotegi: Erdigune Historikoa

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Komentua

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Nabarmena.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1640

Akatsak: Oso Hondatua

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Beneditarren komentua, Zistertarrenarekin eta Lazkaoko Jauregiarekin batera, barroko estiloko Euskal Herriko jauregi-komentu multzo garrantzitsuenetakoa da. Komentu hau, Santa Teresa ere esaten zitzaion, Maria Lazkano andreak fundatu zuen, 1640an. Karmeldar Oinutsak jarri ziren hor bizitzen eta halaxe segitu zuten 1800 arte. 1916an Monje Beneditarrak Frantziatik kanpora aurtiki zituztenean, Beneditarren Monasterio bilakatu zen. 1943an monje frantsesak beren aberrira itzuli zirenean, bertakoak Lazkaon geratu ziren.

Lazkaoko Jauregiaren aldamenean dago komentua. Bizitetxea tamaina eta garaiera desberdineko atalez osatuta dago, malda desberdinetan. Azpimarragarria da "U" forma duen atal edo gorputz hiru altuerakoa, ibai ondoko zuhaiztira zabaldua.

Gurutze latindar formako oinplanoa du elizak, eta hiru habearte dauzka bost ataletan zatituta. Komentuaren erdialdean patio txiki ireki bat dago. Elizako fatxadako harlanduen eta adreiluen arteko kontrastea oso ederra da. Fatxada hiru gorputzetan zatituta ageri da, platabanda batez bereizita. Erdikoa besteak baino zabalxeagoa da, eta gainekoak pilastrak dauzka eta frontoi makotu batek eta bola herreratar batzuek errematatzen dute. Santa Teresaren irudi bat ere ageri da. Fatxadak erremate triangeluarra dauka eta bertan Lazkanotarren armarria ageri da, horien izenean harrizko gurutze batekin hornituta.

Kanpai horma Lazkanotarren Jauregiaren aurrean dago eta bi gorputz ditu: behekoan zirkuluerdiko bi arku dauzka eta goikoan bakarra, ezkilentzat.

Bi sarbide dauzka: eliz aurretik bata eta epistola aldetik kalostrara bestea. Kalostra hori galeria bat da, alde batetik bost arku zirkuluerdiko dituena eta, erdi pareko lorategiaren inguruan, ilargixka gangaz estalita.

Habearteak ilargixka gangaz eta zinborio batez estalita daude, eta zinborioa bera petxinen gainean dagoen kupularekin estalita dago. Koru beheratuaren gainean goi koru bat ageri da. Pilastren gainean tinkatuta arku fajoiak ikusten dira eta pilastretako kapitelek moldura jarraitua eratzen dute, eta horrek eliza osoa alderik alde zeharkatzen du. Baoen harlanduzko markoak izan ezik, gainerako guztia zuriz eta kolore nabarrez emokatuta dago, eta gangak eta kupula oso marrazki konplexuz hornituta ageri dira. Alboko habearteak garaiera txikikoak eta estuak dira. Nitxoak lekuz aldatu dira, armarriak, alabaina, lehenean daude.

Erretaula nagusia XVII. mendekoa da; margolanak ikusten dira bertan eta ongi zainduta dago.