Itzuli orri osora

Antiguako Amaren santutegia

FITXA

Izena: Antiguako Amaren santutegia

Herria: Urduña

Helbidea: Antiguako pasealekua, z/g

Auzotegi: Antiguako pasealekua

Eskualde: Orozko-Urduña

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Santutegia

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Berria

Estiloa: Barrokoa

Beste Estiloak: Neoklasikoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1745

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Autorea: Joan Bautista Ibarra

Deskripzioa eta oharrak:

Santutegia izen bereko pasealekuan dago, Urduñako udalerrian. 1754tik 1782ra bitartean eraiki zuen Joan Bautista Ibarrak; Antonio Unga, Tomas Peña eta Pedro Gorbea ere aritu ziren lanean. Il Gesu gustuko eliza jesuitikoen ereduari jarraituz diseinatu zen.

Eraikin ikusgarria da, arkupe, gurutze latindar formako oinplano basilikal eta habearte bakarrarekin.

Oinean fatxada interesgarria du, eta bertan lau pilare gainean dagoen arkupea zabaltzen da, kanpoaldera zirkuluerdiko hiru arku dituela.

Horma, bertan sartuta daudela diruditen lau pilastraren bitartez, hiru korridoretan banatuta dago.

Erdiko korridorean Ama Birjinaren irudi bat dago nitxo batean, arrosa leiho zabal baten gainean, eta koroa gisa Hiriaren armarri bat, hareharriz egina.

Fatxada errematatuz bi gorputzeko kanpai horma dago, hiru okulurekin, horietako bi kanpaientzat eta bestea goiko kanpailekuarentzat. Angeluak lore handiz errematuta daude.