Itzuli orri osora

Madalena ermita

FITXA

Izena: Madalena ermita

Herria: Azpeitia

Helbidea: Madalena, 11

Auzotegi: Madalena

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Ermita

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVII

Estiloa: Barrokoa

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: Ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Madalenaren ermita barrokoa bisitatu nahi duenak Azpeitira jo behar du; bertan dago, izen bereko auzoan. Ermitak oinplano angeluzuzena du eta teilatu gailurra paralelo zaio fatxadari. Ermitaren atzeko aldea mendirantz dagoelako, bakarrik fatxada nagusia ikusten da.

Fatxada ondoan ataripea dago zirkuluerdiko hiru arkurekin eta hauek ertz gangarekin estalita daude. Arkuak eta horiei eusten dieten zutabeak zementuzkoak dira. Ataripearen gainean dago korua; hau kanpoaldetik adreiluzkoa da eta adreiluok mudejar estiloko marrazkiak eratzen dituzte. Ermitako paretetan hiru leiho daude burdin sareekin. Kanpoaldetik ongi ikusten da eraikinaren kanpai horma.

Ataripetik barrena ermita barruan sartzen bagara berehala ikusiko dugu habearte bakarra duela eta berori gurutze ganga batez estalita dagoela; koru gaineko ganga alabaina ilargixkaduna da. Bi irudi handi daude azulejoz eginak eta horietan San Ignazio ikusten da Berri Ona predikatzen.