Itzuli orri osora

San Migel Goiaingeruren eliza

FITXA

Izena: San Migel Goiaingeruren eliza

Herria: Bergara

Helbidea: Angiozar, 1/g

Auzotegi: Angiozar

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVIII

Estiloa: Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Debagoiena eskualdean, Bergaran dago San Migel Goiaingeruaren eliza.

Oro har hiru ataletan zatituta dagoen habearte bakarreko eliza da, abside oktogonala du, kanpandorrea, korua, sakristia, arkupea eta, batez ere, portada plateresko eder bat, arkitekturaren aldetik oso interesgarria.

Habeartea eta hormak zirkuluerdiko arkuez eta kanpoaldetik ikusten ez diren kontrahormez osatuta daude; kanpandorrea, elizaren oinean, Ebanjelio aldeko hormari atxikita dago. Zurezko harroinetan bermatuta dagoen arkupea kanpandorrea altxatzen den puntutik hasi eta burualderaino doa, eta bertan daude elizako sarrerak. Manposteriazkoa da eraikina.

Baina hitz egin dezagun portadaz. Badirudi Pierres Picardek Oñatin izan zuen lantegiko lana dela. Hiru kale ditu, gorputz bat eta atikoa. Zabalena erdiko kalea da, eta bertan zirkuluerdiko arku bat dago oba, aingeru eta igarleen aurpegiekin kasetoietan sartuta. Arkuaren gainean, enjutetan, bi aingeru daude Nekaldiaren ezaugarriekin. Alboko kaleetan, zeinak dauden bi solairutan zatituta, behekoan nitxo batzuk ageri dira, hutsik, eta goikoan San Joanen eta San Lukasen irudiak. Edergarriz apainduta dago portada guztia eta atikoaren gainean San Migelen irudia ikusten da pilastraz inguratuta eta erroz errematatuta dagoen nitxo baten barruan. Aingeru pare bat du alde banatan. Portada osoa frontoi klasiko batek errematatzen du. Frontoian Aita Jainkoaren aurpegia ageri da.

Barruan erretaula nagusia nabarmentzen da, XVI. edo XVII. mende hasierakoa, eta San Migelen irudi bat, XV. mendekoa.