Santa Maria eliza
FITXA
Izena: Santa Maria eliza
Herria: Zornotza
Helbidea: Sabino Arana,z/g
Auzotegi: Zubitarte
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Eliza
Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa
Mendea: XVI
hiribildua.Época: Aro Berria
Beste Mendeak: XVII, XVIII
Estiloa: Errenazentista
Beste Estiloak: Barrokoa, Neoklasikoa
Balioa: Oso ona.
Kontsebazioa: Zenbait gunetan ona. Zenbait gunetan eskasa.
Jabetasun: Ondare Erlijiosoa
Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.
Eraikintza Data: 1547
Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan.
Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.
Eliza hau Bizkaiko Zornotzako Zubibitarte auzoan dago.
1556tik 1608ra bitartean Domingo Iturretak berreraiki egin zuen eta, beraz, XVI. mendekoa da gaur egun ikus daitekeena, errenazentista.
Basilika erako oinplanoa du eta habearte bakarra; aurretiko bista sendoa du. Bost ataletan zatitutako poligono formako absidea du eta harlanduz egina da. Hamar euskarri ditu kanpoaldetik eta barruko pilastrekin batera datoz; pilastra hauek bost ataletan zatitzen dute gurutze ganga. Hormetan zirkuluerdiko bao ederrak ikusten dira.
Kanpandorrea ere azpimarragarria da, XVI. mendetik XVIII.era eraikia; beheko zatia XVI. eta XVII. mendeetan altxatu zen eta goikoa XVIII. mendean (1771-1773). Mende horretakoak dira erretaula nagusia (1773-1776) eta organoa (1780), baita arkupe neoklasikoa ere, Frantzisko Maria Agirre arkitektoak egina.