Itzuli orri osora

Soreasuko San Sebastian eliza

FITXA

Izena: Soreasuko San Sebastian eliza

Herria: Azpeitia

Helbidea: Eliz Kalea, 25

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XIX

Estiloa: Barrokoa

Beste Estiloak: Historizista

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1517

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Joan olozaga eta Pedro Alced

Deskripzioa eta oharrak:

Azpeitian dago eliza hau, antzina Iraurgi esaten zitzaion ibarrean, Urolaren ertzean. Gaur egun erdigunetik aparte samar dago, eta bere arkupeak Joan Antxietaren etxe mudejarraren aurreko plazatxoaren buru egiten du.

Auzo elkarte zenbait eta bertako ermitak Soreasuko San Sebastianen inguruan batu eta horren ondorioz eraikitako eliza da. Uste denez, lehen garai hartan nahiko eraikin kaskarra zen, lurrez eta zurez egina, diotenez Tenplarioen Ordenakoena.

Oinplano basilikala edo laukizuzena du elizak, burualdean abside bakarra du eta hiru habearte. Garaiera berdina dute hirurek eta ganga erretikulatuak dituzte gainean. Oso ganga erretikulatu gutxi da Euskal Herrian. Pilare monozilindriko klasiko handietan bermatuta daude gangak eta pilare horien kapitel doriarretan, kapitelean, obak ageri dira, eta hori Gipuzkoan, Zumarragako Santa Maria elizan izan ezik, beste inon ez da ikusten. Epistola aldean arkupe handi bat dago; beronen fatxada Ventura Rodriguezen planoen arabera egin zen. Arkupe honek hiru bao ditu zirkuluerdiko arkuekin, erdikoa delarik handiena. Erdiko hau lau zutabe doriar handik mugatzen dute, eta arku honen baotik sartzen da arkupera. Erdikoaren ezkerrean eta eskuinean dauden arkuek pilastra binatuak dituzte janbatzat. Ezkerreko aldean, arkupearen atzeko aldean, ate plateresko eder bat dago; bertatik ere sartzen da eliz barrura.

Elementu arkitektonikoei buruz esan behar da kanpandorreari ez zitzaiola elizak duen orientazio bera eman. Sendoa da kanpandorrea, gotorleku gisakoa, eta XIX. mendeko orratz neogotiko batek ematen dio errematea.

Eliza kanpoaldetik harlanduzkoa da; barrualdetik emokatuta dago.