Itzuli orri osora

Santo Kristo eliza

FITXA

Izena: Santo Kristo eliza

Herria: Bastida

Helbidea: Termino De La Balsa,z/g

Auzotegi: Bastida

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI, XVIII

Estiloa: Erromanikoa

Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista, Barrokoa

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har. Zaharberrituta.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako Errioxako Bastida herriko hormen artean Arte eta Historia asko gordetzen da. Esate baterako, bertan kokatuta dagoen Santo Kristo elizan bietatik, artetik eta historiatik, asko da. Herriko punturik gorenean dago eliza, Bastida sortu zen gunean, oraindik ere harresiaren aztarnak ondoen ikusten diren puntuan. Orain dela gutxi aurkitu dituzte horren zoruaren azpian antzinako nekropoliaren aztarnak.

Gurutze latindar formako oinplanoa du, abside poligono formakoa eta habearte bakarra, luzeran hiru ataletan zatitua, lehenengoa besteak baino estuagoa. Nerbio ganga apainduek estaltzen dute habeartea; ganga hauek beren goren puntuan giltzarriz apainduta daude, eta kapitel apainduz horniturik dauden zutabeerdietan bermatutako arku fajoi zorrotzek bereizten dituzte elkarren artetik. Gurutzadurako eta burualdeko estalkiak mota desberdinekoak dira, esate baterako, gurutzaduran gangetako nerbioak euskarri zilindrikoetan daude tinkatuta, euskal gotikoan usu ohi denez.

Ororen gainetik azpimarragarri da hegoaldera begira dagoen portada erromaniko bikaina. Zirkuluerdiko arku txaranbeldua du sei arkibolta baketoidunekin inguratuta, estradosa du landare apaingarriekin eta sei zutabe pare dauzka atxikita; zutabeetako kapitelak landare, animalia eta irudi antropomorfoekin daude apainduta. Murruaren irtengune baten gainean dagoen kanpai horma barroko batek koroatzen du portada. Hegoalde eta iparraldeko hormetan, goian dagoen saietera ilara batetik sartzen da barrura argia. Sartaldeko horman okulu bat dago, gaur egun itxita, baita leiho txiki arkudun bat ere, goian koska bat duela, baita beste bat ere, zirkuluerdikoa, gurutzaduraren besoetan; honek trasdos apaindu bat du.

Iparraldeko horma erromanikoa izan ezik, erlaitz batek apaintzen du eraikin osoa.

Harlanduzkoa da eraikina.