Itzuli orri osora

San Andres eliza

FITXA

Izena: San Andres eliza

Herria: Karrantza

Helbidea: Biañez,z/g

Auzotegi: Biañez

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XVI

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Gaur Egungo Erabilketa: Ez du.

Beste Izenak: Eliza Zaharra

Deskripzioa eta oharrak:

San Andres edo Eliza Zaharra -horrelaxe esaten diote oraindik ere batzuek- jatorriz eliza gotikoa da, eta Enkarterriko Karrantza herrian dago.

Basilika erako oinplanoa du eta habearte bakarra. Bi sarbide ditu eta horietatik bata, zirkuluerdikoa, elizaren oinean dago, eta horren gaineko fatxada kanpai horma zarpail batek errematatzen du; bestea, gotiko berantiarra, txaranbeldua eta zorrotza, albo batean dago. Estilo gotiko loretsuari dagokion bao batetik, alboko fatxadan bi konopioz hornituta dagoen beste bao batetik eta, azkenik, burualdeko arrosa leiho bikain batetik sartzen da argia barrura.

Elizpean dagoen kriptara joateko igaro behar den burdinazko atea ere interesgarria da.