Itzuli orri osora

Oxirondoko Santa Maria eliza

FITXA

Izena: Oxirondoko Santa Maria eliza

Herria: Bergara

Helbidea: Oxirondo plaza, z/g

Auzotegi: Herrigunea

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII, XVIII

Estiloa: Barrokoa, Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1542

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Andres Leturiondo

Deskripzioa eta oharrak:

Bergarako erdigunean dago Oxirondoko Santa Marina eliza. Planoak eta diseinua Andres Leturiondorenak dira, XVI. mendekoak; korua eta fatxada geroago egin ziren, XVIII. mendean, eta horien egilea Alejo Miranda da.

Areto erako oinplanoa du Santa Marinak, garaiera berdineko hiru habearte, abside poligonala, arkupea eta kanpandorrea.

Hiru habearteak gurutze gangaz estalita daude, eta horiek harroin eta kapitel toskanarrekin osatutako pilare zilindriko handien gainean bermatuta. Absidearen alde banatan leihate handiak ireki zituzten, baita alboko habearteetan leihoak ere, barrura argia sartzeko. Ebanjelio aldekoak -oso leiho handia- zirkuluerdiko arkua eta mainela dauzka. Beste baoak elizako hiru sarreretakoak dira: alboetakoak dintelduak dira eta gingil moldurak dituzte inguruan -horietako bat, gainera, isurki bakarreko arkupe txiki batez babestuta dago.

Fatxadarik garrantzitsuena elizaren oinean dagoena da: guztiz erregularra da, leiho angeluzuzenak ditu alboetan eta erdian biribil bat, eta sarreran ate handi dinteldu bat dago, zirkuluerdiko arku molduratu baten arkubarnean sartuta. Hiru ojiba arku izandakoen arrastoak ere ikusten dira, gaur itsu; horien moldurak bakarrik kontserbatu dira.

Kanpandorrea albo batean oinean altxatuta dago, eta hiru gorputzekoa da. Bigarren atalean daude kanpaiak, zirkuluerdiko arkuen atzean. Kupula batek errematatzen du kanpandorrea.

Ia eraikin osoa manposteriazkoa da, baina kanpandorreko goiko bi ataletan, pilareetan eta euskarrietan harlandua ikusten da.