Itzuli orri osora

San Bartolome eliza

FITXA

Izena: San Bartolome eliza

Herria: Orozko

Helbidea: Olarte,9

Eskualde: Orozko-Urduña

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIII

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XIV, XVI

Estiloa: Errenazentista

Beste Estiloak: Erromanikoa, Gotikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa.

Eraikintza Data: 1547

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa.

Deskripzioa eta oharrak:

Basilika erako oinplanoa du elizak, eta zutoinetan bermatutako arkupea; zutoinak harlanduzko hormatxo batean oinarritzen dira. Oinean sarbide errenazentista bikaina dago, zirkuluerdiko arku dobelatuekin eta kanpoaldeko isurkiarekin (lau goi erliebe ere badira, pertsona figurekin). Ateko forjazko iltzeztatua nabarmentzen da.

Hiru aldeko isurialdearen gainean bao karratu bat dago, kanpai hormara joateko igarobidearekin. Kanpai hormak hiru okulu dauzka bi kanpairekin, eta erdian erloju bat dago.

Eskuinaldeko horman ojiba leiho bat ageri da eta ezkerraldekoan, arkupean, portada erromaniko berantiar bat, ez oso zorrotza, txaranbeldua, arkibolta bikoitzarekin zutabetxo banatan ezarria. Barruko gangako arrosa leiho batean Olarteko armarria ageri da.