Itzuli orri osora

San Jose eliza eta komentua

FITXA

Izena: San Jose eliza eta komentua

Herria: Markina-Xemein

Helbidea: Artibai , 3

Auzotegi: Parte Zaharra

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Komentua

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Estiloa: Eklektikoa

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1890

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Komentu multzoa elizaz, hiru solairuko igarobideaz eta egoitzaz osatzen da. Artibai antzinako dorrearen, Peñafloridako konde-kondesen egoitza izan zenaren gainean dago eraikita komentua, eta garai batean lorategi zenean eliza. Epifania Argaiz Munibe, Victor Munibe Peñafloridako XII. kondearen alarguna 1889. urtean ondorengorik gabe hil zenean fundatu zen. Kondearen mausoleoa eliz barruan dago.

Fatxadako armarri barrokoaz interpretazio asko da: Deikerrek dioenez, Peñafloridarena da, Ybarrak, aldiz, Karmenena dela dio.

Oinplanoa gurutze latindar formakoa da eta burualde zuzena du.

Fatxada estilo neogotikoan egina da kareharri gris koloreko harlanduarekin, eta hiru bao ardatz eta bi solairu ditu. Alboko ardatzetan bao zorrotz bat ageri da eta berorren gainean, lehen solairuan, nitxo bat Ama Birjina, San Jose eta Haurrarekin.

Baoak moldurekin apainduta daude, eta ardatzen gainean frontoi txiki bat dago, zeinaren erpinean plakatua errepikatzen den.

Erdiko ardatzean dago lehen aipatu den armarria, ia ezabatuta; gurutzadurak errematatzen du erdiko ardatza.

Aipatu diren eraikin horien atzeko aldean beste egoitza batzuk ageri dira, kalostrape batekin eta patio batekin, lorategiaren aldean.