Itzuli orri osora

San Joan Bataiatzailearen eliza

FITXA

Izena: San Joan Bataiatzailearen eliza

Herria: Barrundia

Helbidea: Elexalde, 26

Auzotegi: Ozeta

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XV

hiribildua.Época: Erdi Aroa

Beste Mendeak: XIII, XVI, XVIII

Estiloa: Gotikoa

Beste Estiloak: Errenazentista

Balioa: Oso ona.

Kontsebazioa: Ona oro har.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Deskripzioa eta oharrak:

Arabako Lautadan dago Barrundia, eta Zadorra ibaia bertatik pasatzen da Uribarri-Ganboako urtegira iritsi baino lehen. Hor zituzten beren etxeak eta lurrak Gebaratarrek eta hortxe dago, muino baten gainean, Ozetatik hegoaldera, San Joan Bataiatzailearen eliza ere, jatorriz Erdi Arokoa.

Elizak bi habearte ditu, luzeran hiru ataletan zatituta; zutabe lodi batzuen gainean dauden zirkuluerdiko arku formeroek bereizten dituzte bi habearteok bata bestetik.

Elizaraino bertaraino joan nahi izanez gero harmaila batzuk igo behar dira. Arkupearekin eta kanpandorrearekin egingo dugu aurrez aurre eta bi sarbiderekin. Lehenbizikoa arkupe batek babesten du eta arku zorrotza du kapitel jarraitu eta arkibolta leunekin. Bigarrena ere -berau da nagusia- bi arkuz osatutako arkupe batek babesten du, eta zirkuluerdiko arku bat du lore handi batzuk enjutetan dituela, eta kapitel errenazentistaz hornituriko zutabeetan bermatuta dago. Baoen artean azpimarragarri dira burualdean trazeria gotikoarekin apainduta dagoen leiho itsu bat eta habeartearen lehen atalean irekitzen den okulu bat.

Horiez gainera sakristia, korua arku beheratu baten gainean eta, mendebaldean, kanpandorrea ikus daitezke.

Baoen inguruak, portada, kanpandorrearen goiko atala, arkupea eta beste banaka batzuk izan ezik, gainerako guztia manposteriaz egina da.