Itzuli orri osora

San Frantzisko Asiskoaren eliza

FITXA

Izena: San Frantzisko Asiskoaren eliza

Herria: Bilbo

Helbidea: Hurtado Ametzaga, 21

Auzotegi: Abanto

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Eliza

Tipologia Zehatza: Arkitektura Erlijiosoa

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Orainaldiko Aroa

Beste Mendeak: XX

Estiloa: Historizista

Beste Estiloak: Barrokoa

Balioa: Oso ona

Kontsebazioa: ona oro har

Jabetasun: Ondare erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Eraikintza Data: 1898

Akatsak: Akats txikiak oro har hormetan.Akats txikiak estalkietako zenbait gunetan. Akats txikiak oro har zutabeetan. Akats txiliak oro har elementu apaingarrietan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Autorea: Luis Landetxo

Deskripzioa eta oharrak:

Bilboko elizarik enblematikoenetakoa da San Frantzisko Asiskoa. 1890eko ekainaren 30ean jarri zen parrokia berri honen lehen harria. Planoak Luis Landetxo bilbotar arkitektoarenak ziren. Zabalburu familia izan zen elizaren laguntzailea eta mezenas.

Hiru habearteko eliza neogotikoa da eta erdiko habeartea alboetakoa baino garaiagoa du. Beirate asko ditu, ikusteko ederrak, eta portada eta fatxada koroatzen duten bi dorreak ere ikusgarriak dira. Barruan kapera bat dago Eukaristiari eta Jesus Nazaretekoari eskainia.

Erdiko portadan bi sarbide dinteldu daude eta tinpano polikromatu bat. Portadaren bi aldeetan estilo neogotikoko ojiba bana ikusten da. Portada gainean bi dorrek errematatzen dute fatxada, eta dorre bakoitza erdiko pinakuluak eta alboetako zenbaitek koroatzen dute.

Eraikina bi zatitan bereizita dago: horietako bat burualdea edo aldare nagusia dagoena da, eta bestea portadatik burualderaino dauden atalez osatua dagoena. Elizako pilareak lau zutabe dira kardinalki atxikita.

Bao eta beira leiho asko da: burualdean bertan ageri dira batzuk, baita alboetako hormetako atal bakoitzean ere, azken hauek ojiba arku formakoak. Alboko habearte batean dagoen Eukaristiaren kaperan badira beirate batzuk, baita zirkuluerdiko bi bao handi ere zutabeen artean. Bao batek erliebe bat du eta besteak triptiko bat.

Eliz barruan erretaula txiki bat ikus daiteke, erdian Jesus gurutziltzatuaren eta ondoan Jesus Nazaretekoaren irudiak dituena.