Itzuli orri osora

San Esteban eliza

FITXA

Izena: San Esteban eliza

Herria: Oiartzun

Helbidea: San Esteban plaza,z/g

Auzotegi: Elizalde

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Eliza

Mendea: XVI

hiribildua.Época: Aro Berria

Beste Mendeak: XVII

Estiloa: Barrokoa

Beste Estiloak: Gotikoa, Errenazentista

Balioa: Nahiko ona.

Kontsebazioa: Ona zenbait gunetan. Eskasa zenbait gune jakinetan.

Jabetasun: Ondare Erlijiosoa

Jatorrizko Erabilketa: Erlijiosoa

Akatsak: Akats txikiak hormetako zenbait gunetan. Akats larriak gangetako zenbait gune jakinetan.

Gaur Egungo Erabilketa: Erlijiosoa

Beste Izenak: Lertaungo edo Lartaungo San Esteban

Deskripzioa eta oharrak:

Eliza hau San Esteban plazan dago, eta dituen kontrahorma sendoengatik nabarmentzen da; horien ondorioz XVI . mendeko euskal elizen itxura ohikoa du. Badakigu 1476an frantsesek egindako erasoen ondorioz berreraiki behar izan zutela.

Kanpandorrea Nikolas Lizarragak eta Joan Sarobe harginak egin zuten, eta hainbat aldiz konpondu dute, azkenekotz 1887an.

Eraikinak oinplano basilikala du, habearte bakarra eta abside oktogono formakoa, gurutze gangaz estalita. Gangari eutsiz hiru zutabe multzo daude, molduraz apaindutako kapitel leunekin. Absideko ganga zaharragoa da, eta nerbioek trazatu zuzena dute, fuste bakarrarekin. Gainerako gangetan tertzeleteak ageri dira.

Kanpoaldean, kontrahorma gisa dauden prisma itxurako ostiko handiez gain, antzinako gargolak nabarmentzen dira hegal modernoaren azpian.

Sarbide nagusia hegoaldeko horman dago, zirkuluerdiko arkua duten bi hilobi- nitxoren artean. Sarrera kapera izateko diseinatu zen. Arkuaren errematean Jesusen gurutziltzatzea ikus daiteke, antzinako tenplu erromanikoko aztarna bakarra.

Barruan sartzeko arkupe edo kaperan pilastra batek banatutako bi ate biki ikus daitezke, eta pilastraren gainean pietatearen multzo bat, alabastroz egina, gotikoa. Hegoaldeko fatxadaren ezkerraldean antzinako alboko atearen aztarnak daude: kanpotik gurutze batek koroatzen duen arkua da eta, barrutik, arku beheratua, gaur egun itxita.

Argia bost ojiba baotatik sartzen da, horietarik bi, mainelekin, oso handiak eta trazeria gotikokoak.

Kanpandorreak oinplano karratu du eta bost gorputz, zirkuluerdiko baoekin.

Eliza osoa harlanduz egina da.