Itzuli orri osora

Villananeko burdinola

FITXA

Izena: Villananeko burdinola

Herria: Gaubea

Auzotegi: Villañane

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Burdinola

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1769

Datu historikoak:

Omecillo ibaiaren eta Espejotik Villañanera doan errepidearen artean aurkitzen da burdinola hau, Varonatarren dorrearen produkzio barrutian. Ibaiaren gainean hiru arkuko harrizko zubia egin eta bertan ola jasotzeko baimena lortu zuten barrutiko nagusiek, 1769an. 1771n hasi zen lanean burdinola, eta hala segitu zuen azkenetakoa izan zen Araban. Burdinola eta errota da aldi berean, eta urteak joan ahala aldaketak egin dira bertan. Dena dela, oraindik ere gordetzen dira inguratzen zuten murruak eta 1703. urtean Luis eta Frantzisko Aza Isla hargin-maisuek egin zuten presa, uholde baten ondotik berritu egin behar izan zena.

Deskripzioa gaur egun:

Presa grabitatekoa eta zuzena da, ubidea lohiz-eta bete-bete eginda dago orain, eta aldaparora guztiz eraberrituta, baita tunel hidraulikoa ere, biak errotarentzako ura biltzeko erabili ziren eta.

Eraikina bera lauki formakoa da (25x25), isuri biko teilatua du eta gailurra fatxada nagusiari buruz paraleloa da. Fatxadaren aurretiko bista hiruki itxurakoa da eta manposteriaz egina dago. Bi sarbide ditu alboetan, ateburuekin , eta horietako bat egun itxita ageri da. Metro bateko zabalera eta gehixeago duten bi murru zeharkakok lau espaziotan zatitzen dute barrua, eta espazio horiek zirkuluerdiko arkuak dituzten sarbideen bitartez komunikatuta daude; sarbide batek ateburua dauka.

Villananeko burdinola
Villananeko burdinola
Villananeko burdinola