Itzuli orri osora

Udalaren gas fabrika eta indarretxea

FITXA

Izena: Udalaren gas fabrika eta indarretxea

Herria: Donostia

Auzotegi: Errondo, Morlans

Eskualde: Donostia-Beterri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Indarretxea

Tipologia Zehatza: Argietxeak eta gas fabrikak

Mendea: XIX, XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Formala, Errenazentista

Eraikintza Data: 1890, 1908

Gaur egungo deskripzioa:

Zenbait eraikinek osatzen dute gas fabrika, jatorrizko egoeran kontserbatzen direla oraindik ere, eta klasizistatzat har daiteke horien eitea. Errondo pasealekuari lerro-lerro daude bulegoak eta arduradunaren bizitetxea, 1910ean eginak, baita laborategia eta ikaztegiak ere; azken biok biltegi dira gaur egun. Bulegoen eraikinen eta laborategiaren artean lerrotuta indarretxea eraiki zen; horren barruan ikus daiteke, herria argitzeko, gasaren bidez energia elektrikoa ekoizten zen instalazio zaharra. Hiru gasometrok -horietako bat ehun urtetik gorakoa- eta Otto Fabrik Deutz etxeko aleman gasomotor batek osatzen zuten multzoa. Aurreikusita dago instalazio horiek aurki Euskal Filmotekaren egoitza izatea.

Datu historikoak:

XIX. mendeko hirurogeigarren urte aldera talde bati burura zitzaion gas fabrika bat egitea, herria eta etxeak argiztatzeko. Fabrika 1869an, hasieran alegia, San Martin auzoan jaso zen. Ateratzen zitzaion etekina uste baino handiagoa zela ikustean, Udalak fabrika osorik erostea erabaki zuen. Non edo han beste nonbait kokatu behar zela eta, azkenean, Morlansen. Ekoizten zenetik hainbesteko bat herriko argi elektrikoa sortzeko erabiltzea erabaki zen. 1893az gero behin eta berriro handitu eta berritu zen fabrika, obra ugari eginez; horietan garrantzitsuena 4000 m3-ko gasometroa. 1907an bi labe egin ziren, 1909an hirugarren gasometroa egin zen, 1911n kondentsadore eta gasometro berriak instalatu ziren, eta sulfato amoniakoa lortzeko sistema indarrean jarri zen, ikaztegien estalkia aldatu zuten eta orain ikusten den bezala geratu zen, fabrika barruko bide berriak egin ziren, pabiloi berri bat jaso zen, biltegi eta laborategi izateko, eta, gainera, bulegoa eraiki zen, bide batez etxebizitza izango zena. 1930ean labe horizontalak jarri ziren. Harrikatzaren ordez nafta hasi ziren erabiltzen 1969an eta, hori eta horrenbestez, produzitzeko era gogotik birmoldatu zen.

Ekoizpen prozesua:

Harrikatzaren destilazio suntsikorraren bidez lortzen da argiztatzeko gasa. Fabrikan labe sail bat zegoen harrikatzaren destilazioa egiteko. Ikatza destilazio gelara eta kokea biltegira decauville motako bideez eramaten ziren. Ondoren, gasa kondentsadoreetara pasatzen zen, uraren lurrun kondentsagarriak, hidrogeno karburoak, parafina, naftalina eta amonio gatzak ezerezteko. Kondentsadore eta scrubber-etatik atera eta gero ere, gasak zikin eta zabor pixka bat edukitzen zuen, eta horiek ezinbestez ezereztu egin behar ziren, burdin eta kaltzio oxidoaren bidez. Bukatzeko, gasa gasometro batean bildu eta, uretan sartuta zegoen kanpai baten azpian itxita edukitzen zen; urak, berezko indar elastikoz presio egiten zuen kanpaiaren txapel esferikoan eta bultza egiten zion gorantz.

Bi zilindroz osatutako gasomotor baten bidez lortzen zen indar elektrikoa.

Udalaren gas fabrika eta indarretxea
Udalaren gas fabrika eta indarretxea