Itzuli orri osora

Lantziegoko udal dolarea

FITXA

Izena: Lantziegoko udal dolarea

Herria: Lantziego

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Oliogintza

Tipologia Zehatza: Elikadura eta edariak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Gaur egungo deskripzioa:

Instalazioak Lantziego eta Kripan lotzen dituen errepidearen ondoan daude, etxebizitza bateko sotoan. Lehenengo, oliba biltzeko areto angeluzuzen bat dago, eta hortik xehatzeko gelara pasatzen da, non zilindro errota, irabiagailua, prentsa eta ponpa hidraulikoa, lohi depositua eta dekantatzeko deposituak dauden. Antzinako dolaretik, gaur egun, hormetako bat baino ez da geratzen. Hareharrizkoharlanduz eginiko horma bat da, burdinsarez itxitako eta frontoi makur batez errematatutako hutsarte batekin. Horren tinpanoan armarri bat ageri da.

Datu historikoak:

XIX. mendearen erdialdean ohiko gauza zen oliba prentsatzeko dolareak aurkitzea, batez ere nekazaritza etxeetako sotoetan, etxeko nagusiaren zerbitzu bakarrerako.

Ekoizpen prozesua:

Oliba bildu eta gero, pisatu eta gorde egiten zen, eta 20 egunez pilatuta egoten zen. Denbora tarte horretan usaina hartzen zuen, eta "alpechin2 esaten zitzaion ur beltza botatzen zuen eta bigundu egiten zen; horrenbestez, zehatzeko moduan zegoen. Oliba tolba batean kargatu eta gero, uhal jarraitu baten bidez, errotara eramaten zen. Olibak "adorin" izeneko ontzi konoenbor formako batera erortzen ziren eta, horren beheko aldean zegoen zirrikitu batetik, errotara: zilindro edo granito harrizko errotarri koniko batzuek mamia eta hezurra txikitzen zuten. Hortik ateratzen zen pasta irabiagailura erortzen zen, irabiatu eta berotzeko. Erabili aurretik, pasta hori ur irakinetan galdarraztatzen zen eta, ondoren, espartzuzko kapazuetan zabaltzen.

Kapazu horiek pieza zirkular zapalak dira, erdian zulo bat dutenak, eta zulo horretan ardatz bat sartzen da eta bata bestearen gainean pilatzen dira, plataforma higigarri batean. Kapazu dorreak osatzen du prentsatzeko unitatea. Unitate hori prentsa hidrauliko batean sartzen da, zeinak errail gainean higitzen den plater-euskarri bat daukan; 90 minutuz prentsan egon eta gero, olio birjina lortzen da. Olioa ontzi batean bildu eta dekantazio deposituetan uzten da, argitzeko eta zakarrak garbitzeko. Operazio hori egin eta gero, olioa silo handi batzuetan gordetzen da, banatzeko prest. Depositu dekantatzaile horietatik irteten zen uretik, "infernu" izeneko deposituetatik igaro eta gero, langileentzako olioa ateratzen zen, eta prentsatzearen ondorioz ateratzen zen pasta, berriz, "orujo" esaten zaiona, erabilera industrialerako saltzen zen, garai batean etxean erregai gisa edo urtabe txarreko urteetan ganadua elikatzeko erabiltzen bazen ere.

Lantziegoko udal dolarea
Lantziegoko udal dolarea