Itzuli orri osora

Azkoitiko merkatua

FITXA

Izena: Azkoitiko merkatua

Herria: Azkoitia

Auzotegi: Kale nagusia

Eskualde: Urola Kosta

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Merkatua

Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1905

Autorea: Manuel Etxabe, Tomas Bilbao

Gaur egungo deskripzioa:

Bi eraikinek osatzen dute merkatua: bata 1905eko jatorrizko eraikina da, hiru solairukoa eta estilo eklektikoan egina, alboetan bi habearte txiki dituena, eta bestea 1927an Urola ibaiaren gainean egindako zabalkuntzari dagokio, habearte bakar batek osatua.

Merkatuak, esan bezala, hiru solairu dauzka, eta oinplano angeluzuzena . Beheko oinean sarrerako ataria, eskolak eta alondegia zeuden, eta gaur egun dendak daude bertan, eta tarteko oinean gaztetxea. Bigarren solairuan eskolak zeuden, eta gaur egun anbulatorioa. Eta hirugarrena irakasleentzako etxebizitzak ziren, eta gaur egun ere etxebizitza dira. Hura inguratzen duten habearte txikiak gaur egun ere merkatu dira.

Hormetan eta fatxadan zementuz nahasturiko manposteria eta hareharrizko harlandua ageri da. Alboetako habearteei dagokienez, fabrika adreiluz eratua da. Estalki isuri bikoa du, zurezko teilatuarekin eta teila zapalez estalia, eta gailurra fatxada nagusiari buruz perpendikularra da. Alboetako habearteetan zurezko eta burdinazko zinbria gainean jarritako isuri biko teilatua aurkituko dugu, erdian pendoloia daukala.

Zorua zementuzkoa da beheko oinean, eta gainerakoetan pinu zurezkoak. Eraikin nagusian sartzeko hiru sarrera daude, ateburuarekin , eta gaur egun sarrera eta dendetako erakusleihoak daude bertan, eta alboetako habearteetan zirkuluerdiko arku bina daude. Argia leiho leihoburudunetatik sartzen da, eta horiek lamadunak edo baketatxodunak dira, eta betoizko bi tximinia daude, paralelepipedo formakoak.

Eraikin zaharra zabaltzeko egin zen habeartea ibaian sartutako betoi armatuzko 12 zutaberen gainean dago bermatuta, eta zutabe horiek eraikinaren barruan jarraitzen dute. Hormak adreiluzkoak dira, barne holtzarekin, hozberoari uniforme eustearren. Estalkiari dagokionez, lau isurikoa da, bi desnibeletan, eta fatxadako txapitulak eta frontisak isuri bikoak dira. Erabilitako materiala betoia eta zura dira, eta gaur egun uralita ere ageri da, teila zapalarekin konbinatuta. Administrazio dorrearen estalkia sei isurikoa da. Eraikinean sartzeko zirkuluerdiko bi arku daude, eta argia uralitatik, linternatik eta leiho horizontaletatik sartzen da; leiho horiek leihoburua daukate eta baketatxodunak dira.

Eraikina guztiz zarpeatuta, luzituta eta margotuta dago: linterna , txapituletako hastialak eta administratzailearen dorrea zuri kolorez, zokalo jarraitua gris argiz, eta eraikinaren gainerako zatiak gris ilunez, ia beltza. Txapitulei eta frontisari betoizko mentsula handi batzuek eusten diete eta marroiz margotuta daude, eta beste mentsula bat ageri da, laua, habe tirante bat imitatzen duena. Linternan, halaber, betoizko zerrenda batzuk daude, horiek ere marroiz margotuta, zurezko bilbea imitatuz.

Datu historikoak:

1906an, Azkoitiko Udalak alondegia, eskola publikoak eta merkatua hartuko zituen eraikin bat egitea erabaki zuen, Manuel Etxaberen proiektuari jarraituz. 1926an merkatua zabaltzea onartu zen, eta hura Tomas Bilbao Hospitalet-en proiektuaren arabera gauzatu zen.

Azkoitiko merkatua
Azkoitiko merkatua