Itzuli orri osora

"Astra y unceta"

FITXA

Izena: "Astra y unceta"

Herria: Gernika-Lumo

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Arma fabrika

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1913

Autorea: Ricardo Unzeta

Gaur egungo deskripzioa

Jatorrizko eraikinak oinplano angeluzuzena du eta trenbidearen ondoan dago. Adreiluz egina da, zurezko zutabeekin, bi solairu dauzka eta teilatuak bi isuri ditu, teila lauekin. 1942an zabaltzeko hainbat lan egin zen, eta betoizko pabiloi batzuk sortu ziren, bat edo bi solairukoak, teilatuetan terrazak dituztela. Beste eraikin batzuk ere erosi zituzten, biltegiak egiteko, eta horien artean, arkitekturari dagokionez, Talleres Gernika nabarmentzen da: betoiz egina da, hiru solairu dauzka, oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia. Baoen ardatzak bereiziz pilastrak daude kapitel eta guzti, eta ardatz nagusia eta alboetako biak dinteldu samarrak dira, eta goian frontoi zuzen batzuk dituzte, dorre txiki batzuk balira bezala.

Datu historikoak:

Enpresaren fundatzaileak Pedro Untzeta eta Juan Esperanza industrialariak izan ziren. 1903an "Pedro Unceta-Juan Esperanza" merkataritza sozietatea eratu zuten Eibarren, burdinazko eta altzairuzko artikulu manufakturatu hainbaten fabrikazio mekanikoa egiten zuena. Hasieran oso leku txikian moldatzen ziren arren, berehala hasi ziren beren pistolak egiten, VICTORIA izenarekin, eta geroago CAMPOGIRO izeneko pistola, 1912tik aurrera espainiar Armadan arauzkoa izan zena. Ondorioz, leku handiagoa behar zutela eta, Eibartik Gernikara aldatu ziren. Eraikina Zornotza-Gernika-Sukarrieta trenbidearen ondoan jaso zen. 1914an ASTRA pistola erregistratu zen, eta horietatik asko Frantzian eta Italian saldu zen. 1922an krisia iritsi zen espainiar armen esportaziora eta, horri aurre egiteko, pistola-metrailadorea egiten hasi ziren, Txinan asko saldu zena. Shanghain enpresa filial bat sortu zen, ASTRA CHINA COMPANY izenarekin, eta ondoren segurtasun poliziak eta Guardia Zibilak beretu egin zuten. 1926an, Esperanza jaunak enpresan parte hartzeari utzi zionez, aldaketa juridiko bat gertatu zen, eta UNCETA, CIA. izeneko Sozietate Erregular Kolektibo bilakatu zen.