Itzuli orri osora

Artikutzako trena

FITXA

Izena: Artikutzako trena

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1898

Deskripzioa eta datu historikoak:

Artikutzako burdinbideak Oiartzun, Errenteria eta Goizuetako lur sailak zeharkatzen ditu, azken hori, Goizuetako udal barrutian dagoena, alegia, Donostiako Udalarena den arren.

Etxaldea Anizlarrea izan zenaren zati batean dago (Goizueta), eta 29.900 m-ko perimetroa eta 3.622 ha-ko hedadura du. Hainbat jabe izan ondoren, 1898an Loubiere y Cintoren eskuetara igaro zen, 800.000 pezetaren truke. Horiek meategietarako burdinbide bat eraikitzea erabaki zuten, Artikutza eta Errenteria lotu eta bertako meategiak, burdinolak, basoak eta abar ustiatzeko.

1898ko urrian abiatu zen meategietako trenaren lehenengo zatia, 0,60 m-ko bide zabalera zuena, Oiartzungo Zorrolatik (Karrika) Errenteriara. Hasieran bi lurrun makina eta 61 bagoi ibili ziren, eta horietatik 31k mea garraiatzen zuten eta 27k egur-ikatza.

Artikutzatik Errenteriara bitarteko ibilbidea guztira 28,5 km luze zen. Elaman hasten zen, Artikutzako auzoa zeharkatu, bi plano inklinaturen bitartez Exkax aldera igo eta, tunel batean barrena, Bianditzeko lepoa igarotzen zuen; handik Oiartzungo udal barrutian sartzen zen. Beste plano inklinatu baten bitartez Oianlekuko maldarantz jaitsi eta, hortik, Zorrolako errekastora iristen zen. Topoaren zubipetik pasatu eta, Nazional 1 errepidea zeharkatu ondoren, Errenteriako Norteko geltokira heltzen zen. Kotarik handiena 670 m-ko garaieran zeukan, Bianditzeko lepoko tunelean, eta minimoa 8 m-ra, Errenterian bertan.

Hainbat aldiz jabetza aldatu eta, azkenean, Donostiako Udalak eskuratu zuen lur saila, edateko ura lortzeko premiak behartuta. Etxaldea eta bertako ondasunak baloratu eta, azkenean, 1919an, 3.200.000 pezeta eskura ordainduta, Donostiako Udala sailaren jabe bihurtu zen.

Udalak erosi zuenean, burdinbideak egunero 48 tona garraiatzen zituen; 12 tona bidaia bakoitzean, 4 lurrun tren erabilita. Trenaren eta osagarrien balioa 131.356,28 pezetan kalkulatu zen.

Haatik, trenak etxaldeari mesede baino gehiago kalte egiten ziola pentsatu zuten eta, ondorioz, bertan behera utzi zen.

Gaur egun burdinbide haren oso aztarna gutxi aurki daiteke, horien artean zabalgunea, tunel batzuk (Topoaren ondoko zubibidea, autopistako bidesariaren ondoan) eta plano inklinatuen buruen eta balazten hondarrak.

Artikutzako trena
Artikutzako trena