Itzuli orri osora

Arrasateko geltokia

FITXA

Izena: Arrasateko geltokia

Herria: Arrasate

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak:

Anglo-Vasco-Navarro trenbide sareari dagokio.

Eraikin angeluzuzena da, eta erdiko zatian solairu bakarra eta alboetan bi solairu eta ganbara ageri ditu. Beheko aldea geltokia da, eta goiko biak, berriz, etxebizitza.

Erdiko aldearen estalkia isuri bikoa da, teila lauarekin. Alboetako gorputzak ere berdin estalita daude, baina teilatu gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikularra dute. Alboetako fatxadetan hegalaren lerroa eten egiten da, eta balkoiaren gaineko estalkia ere isuri bikoa da.

Bai trenbidera ematen duen fatxada nagusian, bai atzekoan, ardatz bertikaleko ateak irekitzen dira, eskartzano-edo estilokoak. Lehenengo solairuan leihoak hirunaka elkartuta ikus daitezke, atzekoan bezalaxe. Alboetako fatxadetan, berriz, zurezko balkoiak daude, eta ganbaran leiho biribil bat.

Egitura zurezkoa da. Fatxadan manposteria imitaziozkoa ageri da, eta adreilu agerikoz osaturiko zerrenda bertikalak eta horizontalak, dekorazioaren oinarria material desberdinen kontrastea delarik. Solairu desberdinak bereiziz adreiluzko zerrenda bat ikus daiteke.

Alboetako fatxadetan geltokiaren izena ageri da, hondo urdinaren gainean letra zuriz egina.

Burdinbidera ematen duen fatxadan, lehenengo solairuan, metalezko markesina bat dago.

Biltegi angeluzuzen batek osatzen du geltoki multzoa. Biltegiak planta bakarra dauka, zurezko egitura, isuriko biko teilatua, teila lauarekin, eta adreiluzko eta manposteriazko itxitura. Trenbidearen aldera ematen duen fatxadan bi ate daude, ateburuekin.

Arrasateko geltokia
Arrasateko geltokia