Itzuli orri osora

Antsotegiko burdinola eta errota

FITXA

Izena: Antsotegiko burdinola eta errota

Herria: Etxebarria

Auzotegi: Altza auzoa

Eskualde: Lea-Artibai

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XVIII

hiribildua.Época: Aro Modernoa

Beste Mendeak: XIX, XX

Eraikintza Data: 1963

Datu historikoak:

Antsotegiko jauretxe, burdinola, errota eta zubiaren multzora iristeko Markinatik Etxebarriara doan errepidea hartu behar da eta, udal barrutian sartu eta berehala, eskuinetara, ibaira jaisten den saihesbidea. Lantegiko atalak berri-berri daude, baina gaur egun duen baserri itxura eta neurri handiagatik ez zaio antzematen garai batean zertarako erabiltzen zen.

Errota 1936ko gerra amaitu eta urte batzuk arte aritu zen lanean. Ondoko jauretxeari atxikitako multzoaren zatia zen, zeina XVII. mendean eraiki zuen eskualdeko klan batek, goi mailako egoitzen estiloan. XVIII. mendearen erdialdean, burdinola zaharberritu zutenean, errota atxiki zioten. Presa ere birdiseinatu zuten, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz ingeniariaren ardurapean. Burdinola, euskal siderurgiaren krisiarekin batean, gelditu egin zen, eta makineria desegin, baina azpiegitura hidraulikoa gorde egin zen, errotarako erabiltzearren. Garai bateko lantegia baserri gisa egokitu zen, maizterrak bizitzeko eta nekazaritza eta abeltzaintza jardueretarako.

Gaur egungo deskripzioa:

Presa, grabitatekoa eta arkuduna , harlanduz eta harlanduxkaz moldaturik dago, eta ur lasterraren bi aldeetan ostiko prismatikoz bermaturik.

Kanala, mendi maldan zulatuta, 2 metro zabal da, eta hasieran gainezkabide bat du. Orain dela gutxi lurrez bete zuten.

Zati bat falta duen aldaparoan , burdinolaren fatxadan, zero kotan, hondoa osatzen zuten zurezko piezei eusten zieten kareharrizko mentsulak ikus daitezke.

Tunela, kareharrizko harri ertain eta handiz egina, gaur egun guztiz lurpean eta mukuru beteta dago. Bi arku daude ardatzei eusteko, eta sarrera dinteldun bat lantegiaren barrualdean.

Burdinola eraikin angeluzuzena da, isuri biko estalkiarekin, eta lantegi bat du bere ikaztegi, biltegi, lan eremu eta abarrekin, baita suhesi sendo bat ere. Lantegia tunela izan zenari buruz paralelo dago, eta hiru sarbide ditu ikaztegiak dauden ipar-ekialdeko zatiarekin komunikatzeko. Seguruenik, ukuilutik dagoen sarrera arkuduna "jauntzoilearen" lekua izango zen.

Errota eraikin angeluzuzen txikia da, harri irregularrez egina kareorearekin nahastuta, isuri biko estalkia du, eta bi bao dinteldun eta bi sarrera: bata gaurko baratze aldera eta bestea burdinola aldera. Espazio bakarra da, aldaparorantz doan albo-banku batekin, eta bi aldeetan sartzeko eskailera bikoitza du. Bere aurrean galbahea dago, eta errotarri pare bikoitza eta erdian garabi beso bat ditu. Erdi lurperatuta burdinazko bi turtuki ditu.

Antsotegiko burdinola eta errota
Antsotegiko burdinola eta errota