Itzuli orri osora

Aizpeako meatzea

FITXA

Izena: Aizpeako meatzea

Herria: Zerain

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1900

Gaur egungo deskripzioa:

Bolborategi batek, burdin mea urtzeko kono-enbor formako hiru labek, beren goiko plataforma biribilekin, betoi armatuz eta burdin forjatuz egindako mea portuak, bulego etxeak, aroztegiak eta meatze barruko tranbia tunelak osatzen dute multzoa. Kanpoaldetik manposteriazkoa da fabrika, deskarga egiteko aho inguruak izan ezik; horiek harlanduz eta harlanduxkaz egindako arku eskartzanoz hornituta daude.

Datu historikoak:

Burdin meatzea ustiatzen Erdi Aroan hasi baziren ere, sistematikoki ustiatzen XIX. mende erdialdean baino ez ziren hasi. 1900. urtean berrikuntza tekniko asko egin zen lanari etekin handiagoa ateratzeko: minerala egosteko bi labe eraiki ziren, eta egosi ondoren tren geltokiraino eramateko aireko tranbia bat zeukaten. Lehen Mundu Gerraren ondotik arazoak izan zituzten, baina 30eko urteetatik aurrera berrikuntzari heldu zioten. Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean fabrikak behea jo zuen eta, 1950ean Patrizio Etxeberriaren esku geratu ondoren, betiko itxi zen.

Ekoizpen prozesua:

Mea, burdin karbonatoa alegia, mea hobietan zein kanpoan ateratzen zen eta, urtu ondoren, aireko tranbian Barrenolaraino eramaten zen, eta handik, "Cía Minera de Mutiloa"-ko mea burdinbidearekin batu ondoren, Ormaiztegiko Norteko geltokiraino garraiatzen zen.

Aizpeako meatzea
Aizpeako meatzea