Langileen eta administrarien etxebizitzak
FITXA
Izena: Langileen eta administrarien etxebizitzak
Herria: Zestoa
Auzotegi: Iraeta
Eskualde: Urola Kosta
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak
Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitxak eta jantokiak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XVIII
Estiloa: Formala, Manchesertarra
Kolonia industrial baten tankera hartzen zaio etxebizitza multzoari, denak euskal ereduari jarraituz eraikita, kale zabal baten bi aldamenetan lerro-lerro elkarri tarteko horma batekin lotuta. Ondoan dago administratzailearen etxea eta, gainera, multzo osoari dagozkion eraikinak, adibidez, ermita, lixiba jotzeko latsarria edo ikuztegia , eta abar.
Datu historikoak:
Iraetako fanderian lan egiten zuten langileei aterpea emateko egin ziren etxebizitza hauek. Estatuaren kontrata baten mende aritzen zen burdinola. Kontrata haiek XIX. mendera arte iraun zuten. Kontratak bukatu zirelako enpresak lanik gabe geratu ziren eta, orduan, irtenbide berriak eskaintze aldera, fanderia bideratzen saiatu ziren: galdategian burdinaz gainera latorria lantzen hasi ziren. Fabrikako langileek etxebizitzak errentan hartu zituzten. Bizitegi bakoitzak baratzea zeukan ondoan, etxekoen mantenurako.
Ekoizpen prozesua:
Burdin landugabea galdatzen zen eta, jo ondoren, era askotako ferrak, iltzeak, burdin ziriak eta hariak, xaflak eta abar egiten ziren. Horretarako bazen bertan makina bat burdin barrak mozteko eta hainbat zilindro burdina zabaltzeko, luzatzeko eta mehetzeko. Kanpoaldetik gurpil tamaina gero eta txikiagoz osatutako gurpil mekanismo konplexu batek eragiten zion makinari, eta hura mugimenduan jartzen zuen. Burdin mineralez elikatutako labe distiratzaileak zeuzkaten ekaiak kiskaltzeko, berotzeko, biguntzeko eta eraldatzeko. Urtean bost hilabetetan bakarrik egiten zen lan lantegian.