Itzuli orri osora

Abantoko hiltegia

FITXA

Izena: Abantoko hiltegia

Herria: Abanto

Auzotegi: Campo diego,25

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Hiltegia

Tipologia Zehatza: Hiltegiak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa gaur egun:

Gallartatik Calizasera doan errepidearen ondoan dago eraikin bakartu hau; oraintsu arte lanean aritu bada ere, orain erabat bertan behera utzita dago.

"U" formako oinplanoa eta adreiluzko hormak, zarpeatuta , dauzka eraikinak, eta isuri biko oholezko estalkia, teila lauez estalia. Aurreko patiora joateko burdin harizko sarez hornitutako sarbide batetik pasatu behar da, eta aurrealdeko fatxadak erdialdean sarbide beheratua dauka, ateburuarekin . Barrualdean, alboetan, sarbideek arku_beheratua daukate. Atzealdeko fatxadak karga tunel bat dauka, arku beheratuarekin, ezkerraldeko alboan erdian jarrita. Arku beheratuko baoetatik eta zirkuluerdikoetatik sartzen da argia barrura.

Apainketari dagokionez, akabera desberdinak konbinatzen dira eraikinean zehar: zementuzko pikorrak hormetan eta xafla leuna, edergarri bezala; aurreko fatxadako hastialetan bobido bana ageri da bere bustoarekin.

Abantoko hiltegia
Abantoko hiltegia