Itzuli orri osora

Abandoko geltokia

FITXA

Izena: Abandoko geltokia

Herria: Bilbo

Auzotegi: Hurtado de ametzaga

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1945

Autorea: Alfonso Fungairiño

Gaur egungo deskripzioa:

Bilboko geltoki handia da, hiria Penintsularekin eta Europarekin lotzen duena. Norteko Geltokia ere esaten zaio. 1983ko uholdeak gertatu eta gero zaharberritu egin zuten.

Berrogeiko urteetan garai bateko geltokia, Charles Vignoles-ek 1864an eraikia, oso hondatuta zegoela-eta, hura bota eta itxura momumentalistako eraikin berri bat eraikitzea erabaki zuten, garaiko gustuei jarraituta. Multzoa "U" formako oinplanoa duen eraikin batek osatzen du eta, bertan, bulegoak eta RENFEren administrazioa daude; eraikinak erdian dagoen patio estali bat inguratzen du, eta patioan ataria eta txartelak saltzeko bulegoa aurki daitezke. Eraikinetik nasetara joateko eskailerak eta igogailuak daude.

Bulegoen eraikinak, "U" forma eta ertz alakatuak dituelarik, lau solairu ditu, eta bertan dago RENFEren administrazioa. Oso espazio zatitua da, bere lau aldeetatik hirutan ataria inguratzen duena. Kutsu monumentaleko eraikina da, eta lerro zuzen ugariek, xehetasun manieristaz lagunduta, horien artean hutsarte itxiak dituzten frontoi hautsiak, estilo klasizista areagotu egiten dute, gerra ondoko "botere arkitekturari" dagokion bezala.

Fatxada nagusiko sarrerak hormari atxikita dauden zutabeekin banatuta daude. Fatxada osoa frisoen bitartez zatiturik dago, eta frisoek moldura horizontalak dituzte, solairu desberdinak bereizteko, eta moldura bertikalak, hutsarteak bereizteko. Eraikinaren erlaitza errematatuz balaustrada bat dago, eta dorrea errematatzen duten frontoi makurretako tinpanoentan erloju bana ikus daiteke.

Ataria txartelak saltzeko erabiltzen da eta kontsigna ere bertan dago. Eraikin angeluzuzena da, oso garaiera handiko pilastra batzuk dituena; egitura horrek, eta lerro zuzenak ugari izateak, lehen aipaturiko kutsu monumentalista ematen diote, zutabeen, hormen eta lurraren marmolaren eta terrazoaren kolore beroekin kontrastatzen duena. Sarreran arkupe bat dago, kalera ematen duten zirkuluerdiko hiru arku dituena. Atari honetan, erdian, erloju bat ikus daiteke, motibo geometrikoz apaindua. Nasekin duen desnibela berdintzeko marmolezko eskailera bikoitzak eta eskailera mekanikoak daude, baita igogailu bat ere.

Nasen eraikinari dagokionez, nabe angeluzuzena da, hormarte bakarra duena. Erdian beira-plakaz egindako linterna handi bat dago, eta horren azpian espazio garbi bat, lau nasak hartzen dituena. Eraikinari eusteko 12 zutabeko bi ilara daude, eta zutabeak metalikoak dira, burdina ijetziz eginak eta saretaz hornitutak.

Atarira ematen duen fatxadan, bobedako arkua itxiz, egitura metalikoa duen beirate handi bat dago. Beirate hori da geltokiko bereizgarri nagusia. Polikromatua da, eta erdialdean erlojua eta armarria ditu, trenbideei, industriari eta lurraldeari buruzko motiboz inguratuta. Haizearen eragina leuntzen duten espazio zabalak ditu. Bere neurriak 15 m zabal eta 10 m garai dira. Diseinua Miguel Pastor Vegak egin zuen, eta diseinua gauzatzeaz Irungo Artista Beiragileen Elkartea arduratu zen. Alboetan fresko bana ikus daiteke, eta horien bozetoak Montes Iturriozek egin zituen.

Abandoko geltokia
Abandoko geltokia