Itzuli orri osora

Bilbo-Santurtzi trena

FITXA

Izena: Bilbo-Santurtzi trena

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Autorea: Pablo Alzola

Deskripzioa eta datu historikoak:

1884an Bilbo-Portugalete burdinbidearen konpainiari kontzesio bat eman zitzaion, eta hura egiteko lanak Pablo Alzola ingeniari eta, bide batez, enpresako kide zenaren zuzendaritzapean hasi ziren. Hasieran, Norteko linearen (Bilbo-Tutera) eta Portugaletekoaren arteko konexioa Erripan zegoen malda arriskutsu batean egiten zen, Abandoko geltokian, izan ere, Najako geltokia artean eraiki gabe zegoen eta, behin-behineko, Uribitarteko kaian pabiloi bat erabiltzen zen.

Burdinbidea Bilboko Naja-Bailen geltokian hasten da, eta inguru horretan itsasadarrari buruz paralelo doa, Uribitarte, Abandoibarra eta Olabeaga zeharkatuz. Azken geltoki horretatik Zorrotzaraino, trenbidearen kaxa lubeta baten gainean bermatzen da, Nerbioitik oso gertu. Kadagua ibaia zementuzko zubi moderno batetik zeharkatu eta gero, zeina Pablo Alzolak hasieran eraiki eta oraindik existitzen den metalezko zubi baten ondoan dagoen, Barakaldon sartzen da. Udalerri horretan, Sestaon bezalaxe, burdinbideak hirigunea eta itsasadarreko industrialdea bereizten ditu: bertan zeuden Ezkerraldeko enpresa siderurgiko, ontziola eta enpresa kimiko handiak, eta horien zerbitzura bazterbide ugari jarri ziren.

Lutxana-Barakaldon lotura bat dago Roblako trenbidearekin, eta Desertu-Barakaldon Trianokoarekin. Azken hori gaur egun RENFEn integraturik dago, eta meatze gunerako aldirietako zerbitzua eskaintzen du.

Portugaleteko barrutian ia 2 km-ko tunel baten barruan ezkutatzen da. Santurtzin, arrantza portuaren ondoan dagoen bidaiarientzako geltokiaz gain, kanpoko portura garraiatzeko linea bat ere badago.

1924an, "Compañía del Norte" etxeak Bilbo-Portugalete trenbidearen akzio guztiak erosi zituen. Materialez hornitzeko garaian konpainia horren mende zegoenez, batez ere bagoiei zegokienez, hitzarmena Santurtziraino zabaltzea erabaki zuten, Portuko Obra Batzordearen laguntzarekin.

1930ean 5 milioi bidaiari garraiatu zituen, eta handik hiru urtera linea elektrifikatu zuten; helburu hori jada 1891n planteatuta zegoen.

1937an Bilbo-Naja geltoki nagusia zaharberritu zen, eta Pablo Alzolak egindako eraikin modernista zaharraren ordez lurpeko geltoki bat eraiki zuten, horrela burdinbidearen izaera metropolitarra areagotuz. Espainiako Gerra amaitu zenean, trenbidea RENFEn integratu zen, eta erakunde horrek kudeatzen du geroztik linea: azken hamarkadetan askotan egokitu dira instalazioak eta geltokiak.

Bilbo-Santurtzi trena