Itzuli orri osora

Bidasoako trena

FITXA

Izena: Bidasoako trena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1916

Beste Izenak: Txikito

Deskripzioa eta datu historikoak:

Bidasoako trenbide edo "Txikito" trenaren jatorrian XIX. mendean meategietarako egin zen burdinbidea dago.

Irun aldeko meatokiak ustiatzen zituen konpainia ingelesaren ahaleginen ondorioz, 1868. urtean Irun eta Endarlatsa lotzeko trenbideak onura publikoa zuelako deklarazioa lortu zuen.

Karlistaldiaren ondorioz, burdinbidea egiteko lanak gelditu egin ziren. Azkenean lurrun bidezko trakzioa eta bide estuan zebilen "txikito" trena abian jarri zen, eta minerala garraiatzen ekin zion bere bideari. Kostorben eraiki zen geltoki nagusia, eta Kolon ibilbidean eta Behobian geralekuak, baita San Migelgo kargalekua eta bestelako instalazio osagarriak ere.

Geroago meategietako tren txikiari erabilera publikoa emateko gestioak hasi ziren eta, azkenean, Endarlatsatik Elizondora luzatzeko baimena lortu zen. 1916an inauguratu zen. Ibilbideak 51,5 km ere izan zituen. Horretarako, jatorrizko trazatua berregin eta egokitu behar izan zen, bihurguneak zuzendu, zubiak indartu eta bidaiarien zerbitzurako geltokiak eraiki.

Ibilbide horretan geltoki kopuru handia nabarmentzen da: Irun muga, Irun hirigunea, Irun-Bidasoa edo Kostorbe, Behobia, Endarlatsa, Zalain, Alkaiaga-Bera, Lesaka-Etxalar, Igantzi-Arantza, Espelosin, Sunbilla, Doneztebe-Elgorriaga, Legasa, Narbarte, Erreparatzea, Oronoz-Mugairi, Arraiotz, Irurita-Lekarotz eta Elizondo, eta geroago beste geraleku gehiago paratu zituzten, hala nola: Arteaga, non Irugutzetako geltokitik zetorren meategien adarraren bidegurutzea zegoen, Goztainalde, Alunda, Lestiola eta San Migel, non mineralaren kargalekua zegoen.

1953ko uholde larriek oso kalte handia egin zioten linearen trazatuari. Burdinbidearen 400 metro baino gehiago errotik atera eta eraman zuten. Zerbitzua handik gutxira abiatu zen berriro ere, baina errepide bidezko garraioa gero eta garrantzitsuagoa zenez, tren honek 1956aren amaieran egin zuen bere azken bidaia.

Bidasoako trena
Bidasoako trena