Itzuli orri osora

Franco belgaren trena

FITXA

Izena: Franco belgaren trena

Herria: Ortuella-Bilbo

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Trenbidea

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1880

Deskripzioa eta datu historikoak:

Franco Belga esaten zaion burdinbidea 1880ko ekainean inauguratu zen. Enpresa eraikitzaile eta ustiatzailea "Franco Belga des mines de Somorrostro" izan zen, eta 1876an eratu zen hiru milioi frankoko kapitalarekin. Bertan partaidetza zuten etxeak honako hauek ziren: Societé de Denain eta Societé Montairé frantsesak, Societé Cockerill belgikarra, eta Ibarra Hermanos y Cª. Azken enpresa horrek %25eko partaidetza zeukan, eta bere ekarpena eskualdeko meategien gain zeukan kontzesioa zen.

Burdinbideak 7 km-ko luzera zuen. Matamoros eta Triano bereizten dituen Granada errekatik ateratzen zen, Ortuella udalerrian, eta, Triano trenari buruz ibilbide paraleloa jarraitzen zuen Bilboko itsasadarrean amaitu arte, Barakaldoko Lutxana eta Erreketa auzoen artean. Bere ibilbidea 28 m-ko desnibel baten gainean zihoan eta, ondorioz, fabrika lanak samurrak izan ziren.

Trenbidearen elementu higigarriak ugarituz joan ziren hasieratik bertatik, eta 1895ean sei tren makina zeuzkan, eta 240 bagoi Ortuellako eta Abanto-Zierbenako Conchas, Demasia San Benito, La Barga, San Martin, Arturo eta beste meategi batzuen zerbitzura.

Barakaldoko eremuetan, itsadarraren oinaldean dagoen kargalekutik oso garbi ikus daiteke trenaren kaxa: Bilbo-Santurtzi errepidearen gainetik -gaur egun ostikoak baino ez dituen zubi batetik- pasatu eta gero, burdinbidea 130 metroko tunel batean ezkutatzen da. Puntu horretatik aurrera, hainbat zubiren gainean, trenak Barakaldoko hirigunea zeharkatzen zuen. Hortik aurrera trenbideari jada ez zaio antzematen. Ibilbideak Barakaldo-Trapagaran errepideari paralelo jarraitzen zuen, Galindo ibaiaren gaineko burdinazko zubi bat pasatu eta gero, baina gaur egun hori desagerturik dago. Sestaoko lurrak igarotzen zituen, zuzen-zuzen Trapagarango Arkotxa auzora iritsi arte. Hortik aurrera, Golifar-Ortuellatik gertu zegoen amaieraraino, trenaren ibilbidea berriro ere ikus daiteke, Trianoko trenbidetik oso hurbil eta horrekiko paralelo.

Hasierako geltokia hornitzen zuten plano inklinatuen sare osotik eta kate flotagarritik oso aztarna gutxi dago gaur egun, eta daudenak apenas ezagut daitezkeen. Trianoko meatze gunean bertan zegoenez, eta 60ko urteetara arte oso esplotazio ugari eta biziak izan zirela eta horien kontzesioek jabe desberdin asko izan zituztela kontuan hartuta, oso zaila izan da meategien azpiegitura gordetzea, are gehiago, meatzari auzoak ere osorik desagertu ziren, horien artean La Cerrada eta La Concha.

Caviako garbitegiak nabarmengarri dira. Bertan gaur egun itxita dagoen tunel bat dago, Franco-Belgaren azpiegituraren zati izan zena.

Franco belgaren trena
Franco belgaren trena