Itzuli orri osora

Fontechako indarretxea

FITXA

Izena: Fontechako indarretxea

Herria: Lantaron

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Indarretxea

Tipologia Zehatza: Argietxe eta gas fabrikak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Eklektikoa

Eraikintza Data: 1905

Gaur egungo deskripzioa:

Puentelarratik Burgos aldera doan errepidearen eta Ebro ibaiaren arteko barruti batean daude multzoa osatzen duten indarretxea eta bi etxeak. 1934an 14 pertsona ari ziren bertan lanean, eta etxe bi horietan bizi ziren. Makinak dauden eraikinak arkitektura neoklasikoaren ezaugarriak ditu eta, egun inor bizi ez bada ere, bere edertasunari eusten dio.

Indarretxean daude turbina-alternadore ekipoak eta, atxikita, departamentu elektrikoa. Habearte lauangeluarra da, bi isurialderekin, eta horri erantsita gorputz angeluzuzen bat dago, ateburua daukana. Makina etxean solairu bakarra dago, eta bi daude gorputz angeluzuzenekoan. Makina etxea gela gabea da, eta egitura betoizkoa du eta hormak adreiluzkoak. Erantsitako atalean sartzeko bi ate ateburudun ageri dira, ardatz zutarekin, eta horiez gainera beste bat, nagusia, ardatz zutarekin eta arku eskartzanoarekin . Alboko fatxadan, arku eskartzano baten azpian, ate zabal bat dago makinen eraikinean sartzeko. Argiari dagokionez, fatxada nagusian bi erregistrotan hamaika bao ardatz irekitzen dira, arku eskartzanoen azpian, eta horietatik sartzen da argia barrura. Alboko horman lau bao ardatz irekitzen dira, eta makinen gelan bao handi batzuk daude arku eskartzanoekin, ardatz zut eta okuluarekin . Gainera, makinen eraikinaren alboko fatxadan, arkupean , isurbide handi bat ageri da.

Elementu apaingarriei dagokienez, etxearen fatxada zarpeatuta dago; erantsitako gorputza eta makinen eraikina, aldiz, harlanduzko xaflaz inguratuta daude. Fatxada guztiak erlaitz batek inguratzen ditu, eta makinen eraikinean, baoen gainetik fatxadaren mutur batetik besteraino, zerrenda bat doa.

Gorputz erantsiaren gainean betoizko eskudel bat dago izkinetan pinakulu batzuk dituela, eta makinen eraikinaren alboetako fatxadak teilatu lerroa baino gorago altxatzen dira; teilatua errematatuz izkinetan pinakuluak daude.

Datu historikoak:

"Hidroeléctrica Ibérica" enpresak ezarri zuen indarretxea, 1904an. Ur jauziak indarra erruz sortzen zuen, eta hori dela-eta indarra Gasteiza merke eramateko aukera zen. Gasteizko industrialariek, horrenbestez, Cercas Bajas-eko banaketa-filiala sortu zuten, alegia, "Cooperativa Vitoriana de Electricidad" delakoa, geroago eratu zen "Victoriana de Electricidad SA"-ren aurrekoa. 1906an hasi zen indarra hornitzen; gaur egun itxita dago indarretxea.

Ekoizpen prozesua:

Burgosko probintzian, Tobalina ibarrean, Barcina del Barco eta Santa Maria de Garoña herrien artetik pasatzen den Ebro ibaitik hartzen zuen ura indarretxeak. Ibaiak ematen zuen ur emaria 20 m3-koa zen eta ur jauziaren goratasuna 40,23 metrokoa. Ur saltotik indarretxera ura ubide ireki batetik eramaten zen. Ubidea 6 metro zabal zen eta 3 metro altu. Puentelarran bertan lau turbina-alternadore ekipo elikatzen zituen, trifasikoak. Akoplamendua zuzena zen, turbinak francis motakoak ziren, ardatz horizontalarekin eta aspirazio bikoitzarekin, eta turbina bakoitzak ur pasoa zeukan. Hiru eragile independenteren bitartez eragiten zitzaien turbinei. Baziren bertan hiru transformadore, olio bidezkoak eta uretan hozten zirenak, turbo-alternadore batek elikatzen zituena. Indarretxeak azpiestazio bat zeukan Gasteizko Diputazioaren jauregiaren ondoan. Han eraiki ziren pabiloi nagusia, ikaztegiak, kondentsaziorako hozte baltsa bat eta bulegoen eraikina. Azpizentralak enbarratua eta kontrol koadroa zeuzkan, indarra hartu ahal izateko, baita erreserbako zentral bat ere, guztiz horniturik. Erreserbako horretan bi galdara multitubular eta turbodinamo bat zeuzkan, haizegailu bat tximiniarako, petrolioz mugitzen zen motor batekin, eta beste bat elektrikoa, biak ere trukagarriak.

Fontechako indarretxea
Fontechako indarretxea