Itzuli orri osora

Fanderiako errota

FITXA

Izena: Fanderiako errota

Herria: Errenteria

Auzotegi: Gabierrota

Eskualde: Oiartzualdea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XV, XVII, XVIII, XX

Beste Izenak: Renteriola, Gabiriola-errota

Datu historikoak:

Errota hidrauliko hau oso ongi zainduta etorri da gureganaino, egitura guztiak oso egoera onean dituela; dena dela, ez dute funtzionatzen, eta urteak joan eta urteak etorri jarduera askotarikok egin dira bertan. 1605ean burdinola bezala ageri da agirietan, 1749an aingura lantegi bezala, 1769an burdin haria moztu, zabaldu eta mehetzeko lantegia instalatu zuten bertan, 1812an, Karlista gerran, erre eta hondatuta geratu zen, baina zaharberritu eta 1894an irin lantegi bezala aipatzen da agirietan, eta ondoko urteetan irin errota publiko bezala. Azkenean, 1961ean itxi egin zen.

Deskripzioa gaur egun:

Presa grabitatekoa da, 10-12 metroko zabalera du eta ubideari buruz perpendikularra da. Manposteriaz egina da eta 3 metroko ur saltoa dauka. Manposteriaz eta morteroz eginiko euskarri batean hasten da ubidea, eta ur bazterreko ezkerraldeko ertzetik darama ura. 600 metro luze da eta 3 metro inguru zabal, eta zati batzuetan harkaitzean zulatuta egina dago eta manposteriarekin indartuta. Hainbat isurbide ditu eta guztiak engranaje baten bidez jartzen dira abian.

Aldaparoa , aurrealdean, harlanduzkoa da eta euskarri triangelu formako batek zatitzen du. Hiru tunel dauzka, hau da, hiru arku beheratu harlanduzko dobelaz hornituta.

Eraikin oinplano angeluzuzenekoa da eta bi atalez osatuta dago, bata bi solairukoa, non dauden bi "errotape", eta bestea, aurrekoari erantsita, hiru solairukoa, oinarriaren gainean "errotape" bakarra duela. Arkitektura tradizionalean egina da, manposteria zarpeatuan , eta isuri biko teilatua du, erdian txapitula duela. Beheko solairuan dago lantegia eta goikoetan daude biltegiak. Eraikin multzoa osatzen zutenetatik, Olalde-bekoa baserria eta biltegi bat lurrera bota zituzten; dena dela, oraindik ere zutik daude ubidearen gaineko harrizko zubia eta Oiartzun ibaiaren gainean Estatu espainiarrean egindako lehenbiziko zementuzko zubia.

Oraindik ere gordetzen da burdinazko gurpil bat, hortzekin eta engranajeekin gurpilei eragiten ziena eta turbina batek abian jartzen zuena. Garai bateko ardatzetatik lau gordetzen dira engranajeari konektatuta, eta sifoia ere turbina bat da. Gorde dira lau errotarri ere gari alea eta pentsua ehotzeko, beren harrikaxa, aska eta guzti, baita bi garabi ere.

Fanderiako errota
Fanderiako errota
Fanderiako errota
Fanderiako errota